Deusto Summer School 2020 – Pintura eta moda Espainian XX. mendearen lehen erdian
XX. mendearen lehen erdian pinturaren eta modaren artean sortutako harreman bereziari buruzko sarrera bat, bereziki hiru sortzaileren lanen bidez: Joaquin Sorolla margolaria, Mariano Fortuny margolari eta diseinatzailea eta Cristóbal Balenciaga diseinatzailea.
Hauek dira helburuak:
- Joaquin Sorollaren zenbait erretratu lan, eta unean uneko modarekin duen lotura berezia ezagutzea.
- Mariano Fortuny eta Madrazoren funtsezko ekarpenak ezagutzea, diseinatzaile gisa, modaren historiari eta horren guztiaren isla bere pinturan.
- Cristóbal Balenciaga moda diseinatzailearen lan batzuetan Espainiako pinturako maisu handien eragina nolakoa den deskubritzea.
