LOTSARI ETA HARROKERIARI MODU INTEGRATIBOAN HELTZEA

LOTSARI ETA HARROKERIARI MODU INTEGRATIBOAN HELTZEA
2022/04/08
10:00 – 14:00
Ingenio aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 

DESKRIBAPENA

Neure buruaz pentsatzen dudana eta zurekin nola agertzen naizen

Dinamika intrapsikiko gisa, lotsa eta harrokeria harreman baten maila desberdinetan agertzen dira batzuetan (pertsonalean eta/edo profesionalean) eta kontaktuaren kalitateari eragiten diote.

Harreman terapeutikoan sortzen badira eta ez bazaizkie heltzen, barne dinamika horiek eragina izan dezakete bai harremanaren hasierako ezarpenean, bai esku-hartzearen eta ezarritako helburuak lortzearen ondorengo emaitzan; azken batean, terapeuta eta bezeroaren artean ezarritako sendatze-prozesuan eragina izango lukete.

Horregatik da garrantzitsua kudeaketa egokienean lagunduko duten ezagutzak zabaltzea eta harreman-metodoak ezagutzea.

NORENTZAT

Psikologiako ikasleak eta profesionalentzat, eguneroko lanbide-jardunerako tresnak eta estrategiak ezartzeko interesa dutenentzat.

EDUKIAK

HELBURUAK

  • Dinamika intrapsikiko horien sinesmen zentralak dentifikatzea
  • Terapeutaren eta bezeroaren arteko harremanean izan ditzakeen ondorioak aztertzea
  • Modu sintonikoan lantzeko ezagutzak eskuratzea
  • Kontaktua (barnekoa eta kanpokoa) mantentzeko trebetasunak garatzea

EDUKIA

  • Lotsaren eta harrokeriaren definizioa
  • Dinamika horien azpian dauden usteak eta sentimenduak
  • Profesionalaren erresonantzia afektiboa eta erantzun bideratzaileak
  • Autokontzientziaren garrantzia, akats terapeutikoak saihesteko

HIZLARIA

Psikologian doktorea, Psikoterapia Integratiboko Ziurtagiria IIPAk (Psikoterapia Integratiboko Nazioarteko Elkartea) emana, FEAPek terapeuta gisa egiaztatua, 10 urte baino gehiagoko esperientzia duena tutoretzapeko nerabeentzako Hezkuntza Zentroen Kudeaketan, harreman-ikuspegiko prestatzailea arlo sozial eta klinikoan. Richard G. Erskine-ren “Presencia Terapéutica y Patrones Relacionales” (Karnac, 2014) liburua eta hainbat artikulu itzuli ditu. Irakasle gonbidatua da Deustuko Unibertsitateko Psikoterapia Erlazional Integratiboko Masterrean.

Informazio gehiago eta izen ematea: https://alumni.deusto.es/s/campania-detalle?id=7013j0000013VjtAAE&language=es

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>