Joko Arduratsuari buruzko ONCE Ikerketa Sariaren III. edizioa

Joko Arduratsuari buruzko ONCE Ikerketa Sariaren III. edizioa
2016/11/17
11:00 – 12:00
Turing aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza fakultateko Tuning aretoan izango da, azaroaren 17an, 11:00etatik aurrera, Joko Arduratsuari buruzko ONCE Ikerketa sarien III. edizioa. Saria 30. Eurokoa da eta bi urterik behin ematen da, oraingoan lan honek jaso du: Influencia de la publicidad comercial en la conducta de riesgo en las apuestas deportivas de los jóvenes: Guía para reguladores, operadores, instituciones y medios. Lanaren egileak: Ana Estévez, Susana Jiménez-Murcia eta Hibai López-Gonzalez.

Ekitaldiaren buru izango da Josu Solabarrieta, Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko dekanoa, eta berarekin batera egongo dira Alfonso Galiano, ONCEko Joko Zuzendaritzako Negozio Estrategia eta marketineko zuzendaria; Juan Carlos Andueza, Euskadiko ONCEko ordezkaria eta Jon Agirre, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzako lurralde arduraduna.

Ekitaldian izango dira EAEko erakundeetako ordezkariak ere, Hirugarren Sektorekoak, arlo akademikokoak eta Jokoarekin arazoak dituztenen elkartekoak.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>