Advancing research on protection in the context of humanitarian action

Advancing research on protection in the context of humanitarian action
2018/11/07 – 2018/11/08
Liburutegia (CRAI). Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
Azaroaren 7an eta 8an, “Advancing research on protection in the context of humanitarian action” tailerra eskainiko da, NOHA programak antolatuta eta Ekintza Humanitarioko Unibertsitateen sarearen (NOHA) eta Elkarturik Gizagabetasunaren Aurka (United Against Inhumanity, UAI) ekimenaren laguntzarekin. Ekintza humanitarioaren babesari buruzko NOHA mintegi sailean lehena izan nahi du tailer honek.

Tailerrak bi zati izango ditu. Lehenengo zatian puntu hauek jorratuko dira: aldaketa globalak eta krisiaren egungo joerak eta horrek dakartzan ondorioak, arriskuan dauden pertsonak eta elkarteak babesteko, baita ekintza humanitarioaren babesak dituen erronkak eta dilemak ere. Saio horrek balioko du, babesa eta haren erronkak eta aukerak hobeto ulertze aldera, ikuspegi eta teoria desberdinak eztabaidatzeko testuingurua sortzeko; eta babes humanitarioa hobetzera bideratutako jardunbideen berri ere emango da.

Argibide gehiago hemen:  workshophumanitarianaction.deusto

Azaroaren 7ko arratsaldean, Elkarturik Gizagabetasunaren Aurka (UAI) ekimenari buruzko kontsulta bat egingo da. Kontsultaren helburua da, aitzindarietariko batzuekin batera (Antonio Donini eta Norah Niland, besteak beste), ekimenaren oinarriak eta helburuak aztertzea eta gizarte zibileko beste pertsona eta erakunde batzuen iritziak kontrastatzea. AUIk mugimendu global bat sortu nahi du, gizateriaren aurkako delituak egiten edo errazten dituzten eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa eta errefuxiatuen eskubideak betetzen ez dituzten estatu eta estatu ez diren beste eragile batzuen ospea hondatzeko.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>