Kolonbiako herrietako alkate eta teknikoak Deustun, Bilboko eraldaketa dela eta

Kolonbiako herrietako alkate eta teknikoak Deustun, Bilboko eraldaketa dela eta
2016/10/27
09:30 – 15:00
34. gela. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Kolonbiako herrietako 18 alkate eta teknikok, urriaren 24an, prestakuntza ikastaroa hasi zuten hiri jasangarrien garapenean Euskadin dagoen esperientziari buruz. Ekimenaren antolatzaileak dira SPRI taldea (Enpresen Garapenerako Agentzia, Ekonomia Garapena eta Lehiakortasun sailekoa) eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte Berrikuntzako saila. Ekitaldia Gasteizen eta Bilboko eta Donostiako campusetan izango da.

Kolonbiako ordezkaritzaren bisita Kolonbian SPRIk, Ihobe-k eta sei klusterrek martxoan sinatutako hitzarmen baten eta misio komertzial baten barruan egingo dute. Kolonbiako sei eskualdetan azaldu zuten nolako irtenbideak eman dizkioten euskal erakunde eta enpresek hirietako garapen jasangarriari eta zein eraldaketa handia egin duten euskal hiriek eta zein den euskal enpresen esperientzia Smart Citietan.

Misio hark balio izan zuen garatu ahal izateko gaur egun dagoen hitzarmena Findeterrekin (Banco de Desarrollo para la Infraestructura Sostenible de Colombia) eta, aldi berean, laguntza emateko Kolonbian dauden 62 euskal enpresari eta aipatutako klusterretan elkartutako enpresei laguntza ematea Kolonbiako merkatuan finkatu daitezen.

Kolonbiako Gobernua hirien eraldaketarako prozesu garrantzitsua egiten ari da hiri eta eskualde batzuetan, Findeter eta BIDen (Banco Interamericano de Desarrollo) laguntzarekin .

Kolonbiako 18 alkate eta teknikoek zuzenean ezagutuko dituzte, lanerako antolatutako 4 jardunaldietan, enpresen, erakundeen eta publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzarako metodologia. Hau da, nola burutu diren hainbat proiektu, hala nola, Bilboren eraldaketa, Vitoria-Gasteizen hiriburutza Berdea edo Donostia Europako Kultur hiriburutza.

Euskadik Kolonbiako herri eta eskualde batzuei laguntza eman die garapen ekonomiko jasangarrirako, eta ikastaroa ekimen horren barruan dago. Erakundeen laguntza da, izan ere, Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta hiriburuetako udalek Kolonbiara esperientzia zehatzak eraman dituzte. Laguntza pribatua ere badu, Kluster hauek ere parte hartzen dutelako: Aclima, Avic, Eraikune, Gaia, Energía y Movilidad eta Logistika.

Jardunaldietan, Euskadiko industria politikaren ezaugarriak azalduko dira, testuinguru ekonomikoa eta Euskadik berak duen politika fiskala (Ekonomia Ituna), horretaz gain, hiru hiriburuetako esperientzia zehatzak azalduko dituzte.

Programa osoa

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>