Lidergoko bazkaria Joan Clos-ekin

Lidergoko bazkaria Joan Clos-ekin
2018/10/22
14:00 – 15:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deustok eta ICADE Business Schoolek atsegin handiz gonbidatzen zaitu Deusto Business Schooleko Bazkarien beste edizio batera, eztabaidarako foro egonkorra da, eta enpresetako zuzendari, politikari eta profesional ospetsuek hartzen dute parte.

Ekimenaren helburua da bertan parte hartzen dutenek hurbiletik ezagutzea garrantzi publiko eta ekonomikoko erakundeen arrakastako kasuak eta enpresa errealitateak.
Laneko bazkari formatuan eta enpresa handietako zuzendariak parte hartzaile direla, hizlariek haien lanbideko eta bizitzako esperientzia partekatzen dute konfidentzialtasun giroan. Chatham House Arauari jarraiturik egingo da jardunaldia.

Eman izena (Izena ematen dutenei posta elektronikoz adieraziko zaie tokirik duten ala ez, eta bazkaria den eguneko 14:15era arte gordeko da.)

Joan Clos

Joan Clos (Bartzelona, 1949) zerbitzu publikoan eta diplomazian karrera bikaina egindako medikua da. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan graduatu zen medikuntzan eta, ondoren, Osasun Publikoan eta Epidemiologian espezializatu zen Edinburgoko Unibertsitatean. Bartzelonako udal gobernuko kide egin zen 1979an, Osasun Publikoaren zuzendari modura.

Bartzelonako alkate izan zen 1997tik 2006ra arte, aurretik ere hiri horretako zinegotzi izan zen 1983tik 1987ra bitartean. Alkate garaian, hainbat sari jaso zituen, besteak beste, Royal Institute of British Architects-eko urrezko domina (1999), Bartzelonan egindako aldaketengatik.

Nazio Batuen Erakundeko idazkariorde nagusia izan zen eta ONU Hábitat-eko zuzendari exekutiboa ere bai (2010-2017), hiri jasangarri, erresiliente eta oparoak sustatzeko ardura duen programarena, hain zuzen.

Nazioartean, 1998an, Metropolis hirien nazioarteko sarearen presidente hautatu zuten.  2000 eta 2007 bitartean, Nazio Batuetan tokiko agintzarientzako Aholku Batzordeko presidente aritu zen. 1997 eta 2003 bitartean, Europako Udalen eta Erregioen Batzordeko kide izan zen.

Horretaz gain, Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritzako ministroa izan zen 2006 eta 2008 bitartean, eta Espainiako Enbaxadore Turkian eta Azerbaijanen.

Argibide gehiagorako:
miriam.gomez@deusto.es
91 577 61 89

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>