Lidergoko bazkariak John de Zuluetarekin

Lidergoko bazkariak John de Zuluetarekin
2019/02/04
14:00 – 15:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deustok eta ICADE Business Schoolek atsegin handiz gonbidatzen zaitu Deusto Business Schooleko Bazkarien beste edizio batera, eztabaidarako foro egonkorra da, eta enpresetako zuzendari, politikari eta profesional ospetsuek hartzen dute parte.

Ekimenaren helburua da bertan parte hartzen dutenek hurbiletik ezagutzea garrantzi publiko eta ekonomikoko erakundeen arrakastako kasuak eta enpresa errealitateak. Laneko bazkari formatua harturik eta enpresa handietako parte hartzaile-zuzendariak entzule izanik, hizlariek haien lanbideko eta bizitzako esperientzia partekatzen dute konfidentzialtasun giroan. Deusto Business Schooleko bazkariak Chatham Houseko sistemari jarraiturik egiten dira. Arau horiek ez dira aplikatuko ekitaldian kazetariren bat egonez gero, kasu horretan  argi adieraziko zaie parte hartzaileei.

Izena emateko (Izena ematen dutenei posta elektronikoz adieraziko zaie tokirik duten ala ez, eta bazkaria den eguneko 14:15era arte gordeko da.)

John de Zulueta

John de Zulueta (1947 – Cambridge, Massachusetts). Historia Garaikidean lizentziatua, Stanford (Kalifornia) Unibertsitatean eta MBAn New Yorkeko Columbia Universityn. Ibilbide profesional luzean nabarmentzekoak dira: San Franciscon, The Boston Consulting Group-en aholkularitzen egindako urteak; PepsiCo enpresako presidente eta zuzendari nagusi eta Cadbury Schweppes Españan presidente modura egindakoak; Schweppes Españako Europako hegoalderako presidenteorde eta aholkulari ordezkari modura egindakoak. Hamalau urtean, Espainiako Grupo Sanitas (Bupa Group) entitatean aholkulari ordezkari izan zen, 2005etik 2009ra bitartean. Era berean, 2010etik 2012ra bitartean, USP Hospitales taldeko buru izan zen.

Enpresarien Zirkuluko kide da 2004tik, eta hainbat alditan izan da bertako Zuzendaritza Batzordeko kide eta Osasun Batzordeko presidente. Bankinter Innovación Fundazioko presidenteordea eta DKV, Everis eta Caser Fundazioen zaindaria da, baita Europako Unibertsitateko (Laureate Taldea) aholkulari ere. Zuzendaritzaren Garapenerako Batzordearen Zuzendaritzako (APD) eta Espainiako Informazio Gizartearen Garapenari buruzko Batzorde Bereziko kide izan da. Gaur egun, Línea Directa Aseguru entitateko zuzendaria da, Point Lobos aholkularitzako bazkide kudeatzailea eta Candesic aholkularitzako aholkulari seniorra.

Enpresarien Zirkulua

Círculo de Empresarios 1977. urtean sortu zen, Espainiako gizarteari zerbitzua eskaintzeko pentsamendu eta debate zentroa da. Erakunde independente gisa jarduten duen erantzukizun korporatiborako proiektu kolektibo gisa definitzen da, izan ere bazkideen kuoten bidez soilik dago finantzatuta.

Helburu nagusiak honako hauek dira: merkatu librea eta enpresa librea sustatzea; enpleguaren, aberastasunaren eta ongizate orokorraren sortzaile modura enpresariak duen balioa aitortzea eta espiritu ekintzailea sustatzea.

Proposamenak egiten ditu dokumentuak, jarrera adierazpenak eta argitalpen mota desberdinak erabiliz. Era berean, lankidetza-programak garatzen ditu gizartearekin, esate baterako, Unibertsitate edo estatuko erakundeekin.

Zirkuluak ideiak eta proposamenak sortzen ditu kideak mobilizatuz eta lan taldeetan inguruan antolatuz, ekintza bideratzen duten hiru ardatz nagusi kontuan izanik: gure ekonomiaren hazkundearen beharra; gure erakundeen kalitatea hobetzea eta enpresa munduan portaera arduratsuak eta etikoak sustatzea.

Argibide gehiagorako:
Miriam Gómez
miriam.gomez@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>