Ikasleen abesbatzaren kontzertua
Deusto Campusek ikasleen abesbatzaren kontzertura gonbidatzen zaitu. Ikasturtean landu dituen lanez osatutako errepertorioa eskainiko du.
Ez galdu aukera!
Zuzenbidea eta Adimen Artifizialari buruzko Nazioarteko ll Biltzarra. AAren erregulazioan aurrera eginez
Zuzenbidea eta Adimen Artifizialari buruzko Nazioarteko ll Biltzarra. AAren erregulazioan aurrera eginez

Zuzenbidea eta Adimen Artifizialari buruzko Nazioarteko ll Biltzarra. AAren erregulazioan aurrera eginez
2024/04/11 - 2024/04/12
08:45 - 20:00
Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Jakinarazten dizugu Athletic Clubeko 25. Kopa Bilbon ospatuko denez, osteguneko egitaraua egokitu dugu, Athleticzale familiarekin batera Kopa ospatzeko ekitaldiekin bat egiteko.
Ostegun arratsaldean egitekoa zen saioa bertan behera geratu da, agintariek gabarraren ekitaldirako hartutako dituzten neurrien ondorioz 14:30ean itxi beharko delako unibertsitate-campusa.
Hitzaldiak goizeko bi saioetan banatu dira, hemen kontsultatu dezakezun programaren bertsio eguneratuaren arabera.
Adimen Artifiziala (AA) giza adimenaren antzekolan konplexuak egiteko gai diren makinak sortzean oinarritzen da. Ezin dugu jakin makinek noizbait pentsatuko duten, baina bai, pentsatuko balute bezala joka dezaketela. Juristek epe laburrean erabateko aldaketa bati aurre egin beharko diote,azken bi mendeetan ikusi ez den aldakuntzari hain zuzen ere.
Jardunaldian zehar Adimen Artifizialaren eta honako hauen arteko elkarreragina aztertuko da:
- Europako araudia eta atzerriko jurisdikzioetara esportatzeko aukerak.
- Zuzenbidearen irakaskuntza.
- Lan Zuzenbidea.
- Zerga Zuzenbidea eta zergen kudeaketa.
- Kontratazioa eta klausula orokorrak.
- Administrazio kontseiluak.
- Konkurtso-Zuzenbidea.
- Artea, sormena eta jabetza intelektuala.
- Osasun arloan sortutako eragina.
- Datu zientzia.
- Portaera etikoa eta moraltasuna.
BERTAN BEHERA. Mina emakumeetan: “Fibromialgia. Estres existentzialaren paradigma”
BERTAN BEHERA. Mina emakumeetan: “Fibromialgia. Estres existentzialaren paradigma”
2024/04/11
18:00 - 19:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Datorren osteguna, apirilak 11, Bilbon kirol ospakizun eguna izango denez, Deustuko Unibertsitateak BERTAN BEHERA UTZI behar izan du ekitaldi hau. Barkatu eragozpenak.
MINA EMAKUMEETAN
FIBROMIALGIA. ESTRES EXISTENTZIALAREN PARADIGMA
Ricardo Franco Vicario
Barne-medikuntzako espezialista
Unibertsitateko irakasle titularra
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea
Mina esperientzia unibertsala da, baina emakumeek min kronikoaren prebalentzia handiagoa dute gizonekin alderatuta. OMEren arabera, min kronikoak mundu osoko emakumeen % 35i baino gehiagori eragiten die, eta gizonen artean, berriz, % 25i baino gutxiagori.
Min kronikoak eta osasun mentalak harreman estua dute.
Emakumeek erronka horri aurre egiten diotenean, askotan, depresioa edo antsietatea garatzeko arrisku handiagoa izaten dute, eta horrek, aldi berean, mina okertu egin dezake.
Desberdintasun horren jatorria, hein handi batean, emakumeen errealitatean dauden desberdintasun biologiko, psikologiko eta kulturalen ondorio da.
Adibidez, mina nagusi den egoera kliniko sindromiko bar FIBROMIALGIA da. Hizlaria saiatuko da azaltzen paziente baten bizitzan ezer ez dela bere gaixotasunetik at geratzen; edo, bestela esanda: gaixotasuna bizitzako gertaera bat da, baina bizitzak berak adina sustrai ditu.
Estres emozionaleko edozein egoerak eraman gaitzake sufrimendu mingarrira, baldin eta bizitzako egoera txarrak kudeatzen eta/edo horiei aurre egiten ez badakigu, eta horren azalpena psiko-neuro-endokrino-Immunologia izeneko diziplina holistiko berriaren doktrinan oinarritzen da.
Zinema arratsaldeak: “The Square” (2017)
Zinema arratsaldeak: “The Square” (2017)
Hileko bigarren ostegunean, 18:00etan, Bilboko Deusto Campuseko lokaletan, 2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helbururen batekin zerikusia duten filmak proiektatuko ditugu, filmaren eta gaiaren inguruan iritziak eta ideiak partekatzeko elkarrizketa ireki bat sortzeko.
Zikloa amaitzean, proiektore bat zozkatuko da seihilekoan zehar egindako saioetan parte hartu duzuen lagunen artean.
Bazatoz? Eman izena!
DeustoForum. Alberto Vergara: “Desencanto y resiliencia en la América Latina contemporánea”
DeustoForum. Alberto Vergara: “Desencanto y resiliencia en la América Latina contemporánea”
2024/04/10
19:00 - 20:20
Gradu aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Alberto Vergara, politologo perutar nabarmena, funtsezko pertsona da Latinoamerikaren egungo geldialdi eta ondoez soziala sakon ulertzeko.
Unibertsitate Pazifikoko (Lima) irakaslea, Montrealgo Unibertsitateko (Kanada) Zientzia Politikoko doktorea da eta, besteak beste, doktorego ondoko ikerketarekin osatu du bere prestakuntza Harvardeko Unibertsitatean (Estatu Batuak).
Karrera akademikoaren barruan, politika latinoamerikarreko irakasle lan egiten du Montreal, Harvard eta Sciences Po bezalako erakunde ospetsuetan, eta Andeetako herrialdeen azterketan espezializatu da. Argitalpenetan, erregimen politikoaren hainbat alderdi aztertzen ditu: herritartasuna, ordezkaritza, teknokraziak, kontuak ematea edo botere azpinazionalak, besteak beste.
DeustoForumeko hitzaldiaren barruan, Alberto Vergara irakasleak Latinoamerikako herrialdeetako bizi kalitatea mugatzen duten erronka konplexuak argituko ditu eta, ondoren, errealitate horri buruz hitz egingo du Iñigo Calvo Sotomayor Deustuko Unibertsitateko irakaslearekin. Latinoamerikak dituen erronka politiko eta sozialei aurre egiteko ikuspegi baliotsuak eskainiko ditu jardunaldiak.
Izena ematea
Argibideak: deustoforum@deusto.es
Jardunaldia: Ikerketa Teknologikoa
Jardunaldia: Ikerketa Teknologikoa
¿Estás listo para sumergirte en el emocionante mundo de la investigación tecnológica?
Reserva la fecha y únete a nosotros el próximo 10 de abril a las 15:00 para explorar las últimas tendencias e innovaciones en este apasionante campo, de la mano de dos expertos en la materia, Julián García Marcos y Roberto Casado.
Inscríbete aquí Consulta el programaX. Andrea Pozzo marrazki lehiaketa. Lanak aurkezteko azken eguna
X. Andrea Pozzo marrazki lehiaketa. Lanak aurkezteko azken eguna
Deusto Campus Kulturak Andrea Pozzo marrazki lehiaketaren edizio berri bat aurkezten dizu.
200 euroko lehen sari bat eta 100 euroko bigarren sari bat egongo dira.
Parte hartzeko azken eguna apirilak 10 izango da.
Informazio guztia lehiaketaren arauetan. Ikusi arauak.
Deustuko Unibertsitatea Korrikan! (Bilbao)
Deustuko Unibertsitatea Korrikan! (Bilbao)
Korrika, euskararen aldeko lasterketa herrikoia, bere 23. edizioan da aurten “HARRO HERRI” goiburua hartuta, eta, ohi bezala, Deustuko Unibertsitateak bat egin nahi du euskara aldarrikatzeko ekimen jendetsu honekin, Donostian eta Bilbon kilometro banatan parte hartuz. Kilometro horietan gure unibertsitate elkarteko kideek eramango dute lekukoa.
Unibertsitateko kide guztiak gaude gonbidatuta Korrikan parte hartzera Donostian zein Bilbon. Egokitu zaizkigun abiapuntuetan elkartuko gara ordua baino 15 minutu lehenago.
Animatu! HARRO HERRI korrika egin!
BILBAO – 1868. km-a
Manuel Cuenca-ren “Sentido del ocio a lo largo de la vida” liburuaren aurkezpena
Manuel Cuenca-ren “Sentido del ocio a lo largo de la vida” liburuaren aurkezpena
2024/03/20
18:30 - 20:00
Ellacuria aretoa
Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
"Sentido del ocio a lo largo de la vida" egilearen biografia-ziklo bat ixten duen lana da. Ziklo hori 1984an hasi zen, "Educación para el ocio" argitaratu zuen momentuan. Hain zuzen ere, liburu honek Deustuko Unibertsitateko Aisialdiko Ikasketen proiektuari atea irekiko ziona.
Liburuaren edukiak irakurleari galdetzen dio aisialdiak zer zentzu duen bere bizitzan eta lau ikuspuntu osagarritatik hausnartzera gonbidatzen zaio: ezagutza zientifikoa, klasikoen jakinduria, esperientzia pertsonala eta artelan batzuk. Bakoitzak bere aisialdiak duen zentzu-potentziala ezagutzea eta nola bere egunerokoan erralitatean bihurtzea helburu nagusia da.
Hizlariak: Roberto San Salvador del Valle y Manuel Cuenca
Antolatzailea: Asociación de Personas Jubiladas UD, Pedro Fabro
Deustuko Unibertsitatea Korrikan! (Donostian)
Deustuko Unibertsitatea Korrikan! (Donostian)
2024/03/23
20:48 - 20:55
2584. km-a. Askatasunaren hiribidearen eta Foru pasealekuaren arteko bidegurutzetik Groserantz
Korrika, euskararen aldeko lasterketa herrikoia, bere 23. edizioan da aurten “HARRO HERRI” goiburua hartuta, eta, ohi bezala, Deustuko Unibertsitateak bat egin nahi du euskara aldarrikatzeko ekimen jendetsu honekin, Donostian eta Bilbon kilometro banatan parte hartuz. Kilometro horietan gure unibertsitate elkarteko kideek eramango dute lekukoa.
Unibertsitateko kide guztiak gaude gonbidatuta Korrikan parte hartzera Donostian zein Bilbon. Egokitu zaizkigun abiapuntuetan elkartuko gara ordua baino 15 minutu lehenago.
Animatu! HARRO HERRI korrika egin!
DONOSTIA – 2584. km-a








