DeustoForum. Alberto Vergara: “Desencanto y resiliencia en la América Latina contemporánea”
Unibertsitate Pazifikoko (Lima) irakaslea, Montrealgo Unibertsitateko (Kanada) Zientzia Politikoko doktorea da eta, besteak beste, doktorego ondoko ikerketarekin osatu du bere prestakuntza Harvardeko Unibertsitatean (Estatu Batuak).
Karrera akademikoaren barruan, politika latinoamerikarreko irakasle lan egiten du Montreal, Harvard eta Sciences Po bezalako erakunde ospetsuetan, eta Andeetako herrialdeen azterketan espezializatu da. Argitalpenetan, erregimen politikoaren hainbat alderdi aztertzen ditu: herritartasuna, ordezkaritza, teknokraziak, kontuak ematea edo botere azpinazionalak, besteak beste.
DeustoForumeko hitzaldiaren barruan, Alberto Vergara irakasleak Latinoamerikako herrialdeetako bizi kalitatea mugatzen duten erronka konplexuak argituko ditu eta, ondoren, errealitate horri buruz hitz egingo du Iñigo Calvo Sotomayor Deustuko Unibertsitateko irakaslearekin. Latinoamerikak dituen erronka politiko eta sozialei aurre egiteko ikuspegi baliotsuak eskainiko ditu jardunaldiak.
Argibideak: deustoforum@deusto.es