All posts by ainare.artetxe@deusto.es

Deusto Emprende Diálogos VI: Bienestar emocional en la relación profesional: ¿realidad o ficción?

Deusto Emprende Diálogos VI: Bienestar emocional en la relación profesional: ¿realidad o ficción?

Deusto Emprende Diálogos VI: Bienestar emocional en la relación profesional: ¿realidad o ficción?
2022/05/12
15:30 - 17:30
Foro Aretoa
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 

Maiatzak 12, osteguna 15:30etatik - 17:30etara Presentzialki Donostiako campusean

Deusto Emprende Diálogos programaren edizio berri hau gogoetarako aukera bat izango da. Bertan, gizarte-errealitatea Deustuko Unibertsitateko ikasgeletara nola hurbildu daitekeen izango dugu hizpide.

Erronka handia honi erantzuna emateko, Ikaskuntza-Zerbitzua (ApS) bezalako ereduak existitzen dira. Ezagutzak eskuratzeaz gain, ikasleak euren ingurunea hobekuntzan parte hartzeko konpomisoa hartzen dute. Horretarako, ezagutzak, trebetasunak, jarrerak eta balioak jokoan jartzen dituen proiektu solidario bat garatzen dute. Ikaskuntza-Zerbitzuaren funtsezko beste elementu bat konpromiso soziala da. Testuinguru horretan, 2021eko azarotik 2022ko maiatzera, Zuekinn, Innoguneko ekintzaile proiektuak, eta Agifesek (Asociación Guipuzcoana de Familiares y Personas con Problemas de Salud Mental), Zeuk Aukeratu izeneko proba pilotua jarri dute martxan Deustuko Unibertsitatean. Jardunaldi honetan programa honen emaitzak ezagutuko ditugu. Horretaz gain, programa hauen diseinuan kontutan hartzeko alderdietako bat “zaintzailea nork zaintzen duen” da; hau da, harreman profesionaletan nola sortu dezakegu ongizatea? Gai hauetaz guztietaz hitz egiteko aukera izango dugu jardunaldi honetan.

Egitaraua:

· 15:30 - 15:45 Ongietorria. Garbiñe Henry · 15:45 - 16:05 Zeuk Aukeratu programaren aurkezpena. Nekane Azuabarrena eta Diana Subijana · 16:05 - 16:50 Hizketaldia: proiektuan inplikatuta dauden pertsonekin (finkatzear) · 16:50 - 17:00 Proba pìlotoaren emaitzak. Proiektuan parte hartu duten pertsonak · 17:00 - 17:20 Parte-hartze dinamika. Gaizka Rodríguez eta Diana Subijana · 17:20 - 17:30 Ekitaldiaren itxiera eta agurra. Garbiñe Henry IZENA EMATEA https://docs.google.com/forms/d/1UbCg9Yjif2qguiF0g6nxgsoYIRZL0_oNBgrIQaBALos/edit  

 
Etiketak

Mahai ingurua: Eutanasia Arautzeko martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikotik eratorritako alderdi juridikoak eta etikoak

Mahai ingurua: Eutanasia Arautzeko martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikotik eratorritako alderdi juridikoak eta etikoak

Mesa redonda: aspectos jurídicos y éticos derivados de la Ley Orgánica 3/2021, de 24 de marzo, de Regulación de la Eutanasia
2022/05/09
16:00 - 17:30
Sala Arrupe
Calle Garibay 19, 20004 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 
Maiatzaren 9an, Eutanasia Arautzeko martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoak eutanasiaren arloan sartu berri duen erreformari buruzko jardunaldia egingo da Donostiako Arrupe aretoan. Jardunaldi horren berritasun nagusia eutanasia aktiboa eta zuzena despenalizatzea da. Ekitaldian, beren iritzia partekatuko dute profil desberdinetako ikasleekin, beren ikuspegitik. Hauek izango dira parte hartzaileak, epailetzatik, Luis Ángel Garrido Bengoechea EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako presidentea eta Santiago Romeo Buck-Arstadt Donostiako Zigor Arloko 3 zenbakiko Epaitegiko magistratua. Arlo akademikotik, Emilio José Armaza Armaza Deustuko Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko irakaslea eta Miguel Viguri Axpe Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea aritui. Jardunaldia UDko Zuzenbide Fakultateak antolatu du, APM epaileen elkartearekin, Magistraturarako Fundazioarekin eta ELSA Zuzenbide Ikasleen Europako Elkartearekin lankidetzan  
 
Etiketak

Lantegia: Antsietatearen kudeaketa

Lantegia: Antsietatearen kudeaketa

Taller: Gestión de la ansiedad
2022/05/07
10:00 - 13:00
deusto donostia
Gehitu Google Calendarrera

 
Maiatzaren 7an Deustuko Unibertsitateak antsietatearen kudeaketari buruzko tailer bat antolatu du Badabidebatekin elkarlanean. Saioaren ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da, eta euskaraz eta gaztelaniaz emango da. Euskarazkoa Tokiskin izango da (Innogune eraikinean) eta Gaztelaniazko tailerra Foro Aretoan (Larramendi eraikinean). Izen-ematea eta informazio osoa webgune honetan.
 
Etiketak

Kirol Eguna

Kirol Eguna

Día del Deporte
2022/04/13
Xabier Kirolguna
Gehitu Google Calendarrera

 
Unibertsitateko Kirol sailetik parte hartzera animatzen zaitugu apirilaren 13rako, Kirolaren Egunerako, antolatuko ditugun jarduera ezberdinetan:
  • Padel lehiaketa arina
  • Parkour egiten hasi
  • San Jose estatuara igo
  • Strava erronka
  • Futboleko, saskibaloiko eta aretoko futboleko udaberriko lehiaketetako finalak
Izen emateak
 
Etiketak

Aspace erakundera bisita

Aspace erakundera bisita

Visita a Aspace
2022/04/26
Aspace donostia
Gehitu Google Calendarrera

 
Jatorri, sinesmen, ohitura, izaera zein errealitatea ikusteko modu desberdinak dituzten pertsonak elkartzeko asmoz, erakunde ezberdinetara bisitak antolatu dira martxoan, apirilean eta maiatzean. Ekintza honek  gizarteratzea izango du oinarri: sinesmen eta ohitura aniztasunarekiko errespetuaren bitartez, eskubide-berdintasunera eta mundu inklusibo batera iritsi behar da. Hurrengo bisita Aspace-ra izango da apirilaren 26an (ordua zehazteke). Eman izena! Hemen izena emateko inprimakia. Leku mugatuak daude!
 
Etiketak

Eusko Legebiltzarraren IV. simulazioa

Eusko Legebiltzarraren IV. simulazioa

IV Simulación del Parlamento Vasco
2022/04/08 - 2022/04/11
Auditoriuma eta Eusko Legebiltzarra
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitatea laugarren ikasturtez Eusko Legebiltzarraren simulazioa lantzen ari da. Egitasmo hau, eztabaida-klubari lotutako ikasleek diseinatutako ekimena da, eta Eusko Legebiltzarraren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko etengabeko hezkuntza-lankidetzak ahalbidetzen du. Simulazioan, ikasleek eginez ikasten dute, hau da, legegintzako prozesu osoa simulatzen dute, Eusko Legebiltzarrarena eredu gisa hartuta. Hau da: ekimenak izapidetzen dira, hasieratik amaierara: testuaren idazketa, zuzenketa-fasea, eztabaida-fasea (ponentzian eta batzordean) eta azken eztabaida eta bozketa Osoko Bilkuran. Eusko Legebiltzarraren prozesua zehazki irudikatzen da, Gobernua, 75 legebiltzarkide, sei talde parlamentarioak, haien aholkulariekin, txostenekin, ponentziekin eta osoko bilkurarekin. Eta aurten, azterketarako eta eztabaidarako erreferentzia gisa, Eusko Legebiltzarrean tramitatu diren edo horren bidean ari diren lau ekimen legegile hartu dira. Horretarako, aukeratu dira testu hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko kultu lekuen, zentroen eta erlijio aniztasunaren lege-proiektua; ate birakariak saihesteko kargu publikodunen Jokabide Kodea eta haien interes gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea aldatzeari buruz egindako lege-proposamena; Alokairu soziala hirigintzatik bultzatzeko lege-proposamena; eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisiko eta kirol-arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko lege-proposamena. Halaber, euskaraz eta gaztelaniaz, bi hizkuntza ofizialetan egiten da. Lau legegintza-ekimen simulatu horiek zuzenketa fasea gainditu zuten eta, ponentzian eta batzordeetan eztabaidatu dira. Azkenik, lau batzordeen irizpenak osoko bilkurara eramango dira. Hori dela eta, lau osoko bilkura simulatu egingo dira guztira: lehenengo osoko bilkurak Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko entzungelan eztabaidatuko dira ostiralean eta larunbatean, apirilak 8an eta 9an. Lehengoa ostiralean izango da, arratsaldeko 15:30ean, eta ate birakariak saihesteko kargu publikodunen Jokabide Kodea eta haien interes gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea aldatzeari buruz egindako lege-proposamen simulatua eztabaidatuko da. Bigarren eta hirugarren osoko bilkurak larunbatean izango dira, goizeko 09:00etan eta 11:30ean, hurrenez hurren, eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisiko eta kirol-arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko lege-proposamen simulatuko da lehenengo eta jarraian Alokairu soziala hirigintzatik bultzatzeko lege-proposamen simulatua bigarren. Azkenik, Eusko Legebiltzarrean gauzatuko den Osoko Bilkuraren Simulazioa, datorren astelehenean, apirilak 11n, izango da egitasmoari amaiera emateko. Bertan eztabaidatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko kultu lekuen, zentroen eta erlijio aniztasunaren lege-proiektu simulatua. Saioa 11:30ean hasiko da eta zuzenean, streaming bidez jarraitu ahal izango da, Eusko Legebiltzarraren webgunean.
 
Etiketak

Schools as Living Labs – Ekitaldi nazionala

Schools as Living Labs – Ekitaldi nazionala

Schools as Living Labs - Evento nacional
2022/04/06
16:30 - 18:30
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
SALL "Schools as Living Lab” proiektuaren Estatu mailako ekitaldi batean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Deustuko Unibertsitatean izango da, apirilaren 6an, 16:30etik 18:30era, Unibertsitateko Garate aretoan. Ekitaldian SALLen dagoeneko parte hartzen duten ikastetxeetako esperientzien adibide batzuk aurkeztuko dira eta elikadura sektoreko zenbait enpresak ikastetxeetatik lan egiteko STEAM erronka posible batzuk aurkeztuko dituzte. Ekitaldi hau Living Lab metodologiarekin hasten ari diren beste ikastetxe batzuentzat eta metodologia zertan datzan oraindik ez dakitenentzat inspirazio iturri izan dadin nahi dugu. Ikastetxeen eta entitateen arteko topagune gisa ere baliagarri izatea nahi dugu, etorkizunean STEAM proiektuen garapenean lankidetzak hasteko.   Ekitaldia ingelesez izango da, SALL proiektuan parte hartzen duten nazioarteko beste entitate batzuen parte hartzea izango baitugu. Ekitaldiaren xehetasunak doazkizu honekin batera eta mesedez eskatzen dizugu joateko asmorik izanez gero, inprimakiaren bidez izena emateko.   Data:  2022ko apirilaren 6a Ordutegia:  16:30etik 18:30era Lekua:  Garate aretoa - Deustuko Unibertsitatea (Bilbao) Izena emateko inprimakia: https://forms.gle/mCdFmra7peMV15ua6
 
Etiketak

Urteroko unibertsitateko antzerki erakustaldia: “Luces, cámara, telón”

Urteroko unibertsitateko antzerki erakustaldia: “Luces, cámara, telón”

Muestra anual de teatro universitario: “Luces, cámara, telón”
2022/03/31
20:00 - 21:30
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Deusto Campusek atsegin handiz gonbidatzen zaitu urteroko unibertsitateko antzerki erakustaldira. Aurten, erakustaldiak presentzialtasun osoa berreskuratzen du “Luces, cámara, telón” antzezlanarekin, 2019-20 ikasturtean antzerki eskolaren parte izan ziren ikasleek egindako sormen kolektiboa. Antzezpena martxoaren 31n, ostegunean, izango da 18:00etan eta 20:00etan (bi emanaldietan) Paraninfoan. Gonbidapenak eskura ditzakezu eserleku zenbatuarekin Bilboko campuseko informazio gunean gaurtik antzezlan bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago arte.
 
Etiketak

Urteroko unibertsitateko antzerki erakustaldia: “Luces, cámara, telón”

Urteroko unibertsitateko antzerki erakustaldia: “Luces, cámara, telón”

Muestra anual de teatro universitario: “Luces, cámara, telón”
2022/03/31
18:00 - 19:30
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Deusto Campusek atsegin handiz gonbidatzen zaitu urteroko unibertsitateko antzerki erakustaldira. Aurten, erakustaldiak presentzialtasun osoa berreskuratzen du “Luces, cámara, telón” antzezlanarekin, 2019-20 ikasturtean antzerki eskolaren parte izan ziren ikasleek egindako sormen kolektiboa. Antzezpena martxoaren 31n, ostegunean, izango da 18:00etan eta 20:00etan (bi emanaldietan) Paraninfoan. Gonbidapenak eskura ditzakezu eserleku zenbatuarekin Bilboko campuseko informazio gunean gaurtik antzezlan bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago arte.
 
Etiketak

UNIC ‘Science Communication’ Workshop

UNIC ‘Science Communication’ Workshop

UNIC 'Science Communication' Workshop
2022/04/04
14:00 - 17:00
Online
Gehitu Google Calendarrera

 
Organizado por la Universidad de Deusto y la Universidad de Koç al amparo de la Alianza Europea UNIC, este talles tiene como objetivo dar a conocer lo que se entiende por "comunicación de la investigación" así como compartir las principales herramientas y técnicas para desarrollar las herramientas de la divulgación de la investigación. El taller está abierto a estudiantes y personal investigador de las mencionadas universidades, además de la Ruhr University Bochum , que se encuentren en su último curso de grado, cursando un máster o doctorado o personas en sus primeros años dedicados a la investigación con interés por la divulgación de la investigación.

Programa

  • Comunicación interdisciplinar: uniendo investigación y públicos. Los principios de la divulgación de la investigación.
  • Escritura académica: cuestiones clave
  • Comunicación visual: como aprovechar al máximo los datos
  • 'He acabado una investigación y escrito un artículo, ¿y ahora qué?' El plan de comunicación.
  • Ética y teoría detrás de la divulgación científica
Idioma: inglés Inscripción: gratuita completando este formulario Más informaciónweb de UNIC  
 
Etiketak