Schools as Living Labs – Ekitaldi nazionala

Schools as Living Labs - Ekitaldi nazionala
2022/04/06
16:30 – 18:30
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
SALL “Schools as Living Lab” proiektuaren Estatu mailako ekitaldi batean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Deustuko Unibertsitatean izango da, apirilaren 6an, 16:30etik 18:30era, Unibertsitateko Garate aretoan.

Ekitaldian SALLen dagoeneko parte hartzen duten ikastetxeetako esperientzien adibide batzuk aurkeztuko dira eta elikadura sektoreko zenbait enpresak ikastetxeetatik lan egiteko STEAM erronka posible batzuk aurkeztuko dituzte.

Ekitaldi hau Living Lab metodologiarekin hasten ari diren beste ikastetxe batzuentzat eta metodologia zertan datzan oraindik ez dakitenentzat inspirazio iturri izan dadin nahi dugu. Ikastetxeen eta entitateen arteko topagune gisa ere baliagarri izatea nahi dugu, etorkizunean STEAM proiektuen garapenean lankidetzak hasteko.

 

Ekitaldia ingelesez izango da, SALL proiektuan parte hartzen duten nazioarteko beste entitate batzuen parte hartzea izango baitugu.

Ekitaldiaren xehetasunak doazkizu honekin batera eta mesedez eskatzen dizugu joateko asmorik izanez gero, inprimakiaren bidez izena emateko.

 

Data:  2022ko apirilaren 6a

Ordutegia:  16:30etik 18:30era

Lekua:  Garate aretoa – Deustuko Unibertsitatea (Bilbao)

Izena emateko inprimakia: https://forms.gle/mCdFmra7peMV15ua6

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>