X. Acerinox Saria emateko ekitaldia Clara León Manteca Ingeniaritza Mekanikoko gradudunari
Deustuko Unibertsitateak X. Acerinox Saria emango dio Clara León Mantecari, Ingeniaritza Mekanikoko gradudunari, Gradu Amaierako Proiektu (GAP) honengatik: “Optimización topológica, caracterización de materiales y fabricación mediante tecnologías aditivas”, Beatriz Achiaga Menor irakasleak zuzenduari.
Epaimahaiak proiektua nabarmendu zuen helburuen argitasun eta zehaztasunagatik, bai eta kalitate akademikoagatik, zorroztasun metodologikoagatik, originaltasunagatik, kalitateagatik eta inpaktuagatik ere. Era berean, bere ikuspegi bikoitza azpimarratu zen: piezak teknologia berrien bidez fabrikatzea eta simulazioak erabiltzea fabrikazio gehigarriak industria ingurunean duen eraginkortasuna egiaztatzeko,eta hala etorkizuneko ikerrildoak ezartzeko.
Ekitaldia 12:30ean izango da Barandiaran aretoan eta pertsona hauek hartuko dute parte:
- Epaimahaiburua: Jon M. Molina-Aldereguía
Unibertsitateko Elkarteko eta 2030 Agendako errektoreordea: Aitziber Irigoras
- Acerinoxeko kontseilari delegatua: Bernardo Velázquez
- Ingeniaritza Fakultateko dekanoa: Andoni Eguíluz.
- Mekanika eta Industria Diseinuko sail-arloko koordinatzailea: Beatriz Achiaga.
