Ongietorria nazioarteko ikasleei

Ongietorria nazioarteko ikasleei
2024/02/06
14:45 – 17:30
Donostiako campusa
 
Eguna: otsailaren 6a, asteartea
Ordua eta lekua: 14:45ean (Informazioan, Innogune eraikinaren ondoan, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean) eta 16:30ean (Pleno Aretoan, Donostiako Udaletxean).

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusak ohikoa den ongietorria egingo die ikasle atzerritarrei otsailaren 6an. 20 herrialdetatik etorri diren atzerriko 98 ikasleek egingo dute bigarren seihileko hau Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Lehenengo seihilekoan Donostian izan diren ikasleak ere kontuan hartuta, guztira atzerriko 250 ikasle inguruk egingo dituzte ikasketak Donostiako campusean 2023-2024 ikasturtean.

Ongietorri instituzionaleko ekitaldian honakoek hartuko dute parte: Javier Arellano, Deustuko Unibertsitateko Ikerketako eta Nazioarteko Harremanetako errektoreordea, eta Xabier Riezu, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko eta Hizkuntza Politikako errektoreordea. Bestalde, Eneko Goia Donostiako alkateak nazioarteko ikasleak hartuko ditu Udaletxeko Pleno Aretoan arratsaldean eta, ondoren, Jon Insausti Kultura eta Euskarako zinegotzi ordezkariak Donostiako kultur eskaintzaren aurkezpena egingo die. Jardunaldia amaitzeko, ikasle atzerritarrek Donostiako hirira bisita egingo dute, “buddie”ek edo bertako ikasleek lagunduta.  

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>