Ongietorria nazioarteko ikasleei Donostian

Ongietorria nazioarteko ikasleei Donostian
2023/09/05
14:45 – 17:30
Donostiako campusa
 
Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusak nazioarteko ikasleei ongietorria egiteko ekitaldia egingo du irailaren 5ean. Hogeita lau herrialdetako 150 ikasle inguruk ikasiko dute 2023-2024 ikasturteko lehen seihilekoan Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean.

Donostiako campusean egingo den ongietorri instituzionaleko ekitaldian (14:45), Deustuko Unibertsitateko Harreman Instituzionaletako errektoreorde Javier Arellanok eta Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko errektoreorde Xabier Riezuk hartuko dute parte. Bestalde, Eneko Goia Donostiako alkateak ere harrera egingo die nazioarteko ikasleei, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, 16:30ean.

Nazioarteko ikasleak ere Donostia Kulturaren aurkezpenean izango dira, 17:30ean, Victoria Eugenia Antzokian, eta Imanol Galdosek harrera egingo die.

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>