Bizitza Jokoan: Giza Eskubideen eta Ingurumen Eskubideen Defentsa, Klima Krisia eta Komunikazioa
HELBURUA:
Ezagutzera ematea Giza Eskubideen eta ingurumenaren (edo naturaren eskubideen) defendatzaileek eta kolektiboek jasaten duten jazarpen eta kalteberatasun egoera, klima eta zibilizazio krisiaren testuingurua kontuan hartuta.
EDUKIA:
- Mahai-ingurua: Giza Eskubideak eta Krisi Klimatikoa. Honako hauek parte hartuko dute:
- Iraitz Agirre (emun). Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua. Gaia: krisi klimatikoaren kausak eta ondorioak ikuspegi ekofeministatik.
- Raquel Celís. Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordea. Gaia: migrazioa eta babesa ingurumenaren degradazioagatik (gaztelaniaz).
- Gorka Urrutia. Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria Deustuko Unibertsitatea. Gaia: Giza Eskubideen egoera globala krisi klimatikoaren aurrean.
