Trebakuntza digital estrategikoa: haurrak, gazteak eta ingurune digitalak

Capacitación digital estratégica: infancia, juventud y entornos digitales
2026/11/02
09:00 - 14:15
Eusko Jaurlaritzaren Ekitaldi Aretoa
Edificio Lakua II, Vitoria-Gasteiz
Gehitu Google Calendarrera

 

Hainbat esparrutako profesionalei zuzendutako jardunaldia, haien esku-hartzea, zuzenean edo zeharka, haurrekin, nerabeekin eta gazteekin lotuta badago.

Helburua izango da erronka berrien aurrean gaikuntza digitala indartzea, teknologiek, sare sozialek eta adimen artifizialak belaunaldi berrien ongizatean eta garapenean duten eragina kritikoki ulertzeko.

09:00 - 09:30 | Hasiera instituzionala. Ongietorri instituzionala eta jardunaldiaren helburuen aurkezpena.

09:30 - 11:30 | “Habitar el entorno digital: comprender para acompañar”. Ekosistema digitalaren erradiografia eta hobetzeko proposamenak. Haurrak eta nerabeak ingurune digitalean nola bizi eta erlazionatzen diren jakiteko ikuspegi eguneratua, aukerak, arriskuak eta erabileran dauden joerak aztertzeko. Ongizate digitala erraztuko duen laguntza sustatzeko estrategiak eta tresnak. Telmo Lazkano: hezkuntza eta osasun digitalean espezializatutako aholkularia, dibulgatzailea eta ikertzailea, teknologiek haur, nerabe eta familietan duten eraginari buruzko prestakuntzan, ikerketan eta sentsibilizazioan esperientzia handia duena.

11:30 - 12:00 | Atsedenaldia, kafea eta truke profesionalerako tartea

12:00 - 14:00 | “La mirada codificada” Adimen artifizialaren erronka etikoak. Adimen artifizialari ikuspegi kritikotik begiratzea, etikaren eta generoaren ikuspegitik, eta haren garapenari lotutako alborapenak, desberdintasunak eta gizarte eragina landuz. Lorena Fernández Álvarez - Deustuko Unibertsitateko AAko Batzordeko arduraduna STEM arloko berdintasunari, genero alborapenei eta adimen artifizialaren eragin etiko eta sozialari buruzko dibulgazio eta ikerketa lanagatik ezaguna.

14:00 G- 14:15 | Amaiera instituzionala

Eman izena

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude