“Irakurri ikuspegi juridikotik” programaren amaiera ekitaldia

“Irakurri ikuspegi juridikotik” programaren amaiera ekitaldia
2025/03/19
16:30 – 18:00
Barandiarán aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Datorren asteazkenean, martxoak 19, Zuzenbide Fakultateak antolatzen duen Irakurri ikuspegi juridikotik programaren hirugarren irakurketa zikloa izango da. 2024-2025 ikasturtearen amaierako ziklo honetan, “Memoria sendatzailea eta biktimen begirada terrorismoaren ondoren” izenekoan, aukeratutako lan nagusiak, Jon Sistiagaren Purgatorio (2022) lanak, ETAren terrorismora eta indarkeria basatira hurbilduko gaitu, gure historia hurbileko urte ilunenetara, berunezko urteetara. Gaur egun, arma herdoilduz eta zulo abandonatuz jositako lurraz hitz egiten digu lanak, beharrezko oroimena oraindik eraikitzeke dagoela. Purgatorio lanak, ziklo honetan proposatu diren gainerakoek bezala, gai erabakigarriak jartzen dizkigu aurrez aurre: askatasuna, dolua, errua, damua eta eragindako eta onartutako gaizkiaren eta minaren aurreko erantzukizun kolektiboa. 

Ohi denez, egun horren amaieran, Jon Sistiaga kazetari eta dokumentalista ezagunarekin eta gure lankide Iñaki Garcia Arrizabalagarekin bilduko gara, Itziar Casanueva irakasleak moderatuta. Elkarrizketa horretan, memoria historikoa, justizia, barkamena eta biktimek jasandako kaltearen ordaina eraikitzeko ideiaren inguruan hausnartuko dugu.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude