Zinema sozialaren zikloa: Desierto Líquido

Zinema sozialaren zikloa: Desierto Líquido
2021/04/14
12:30 – 14:30
Sala Churruca y online
 
Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak, Deusto Campusek eta “Ongi etorri errefuxiatuak” saioak antolatutako zine sozialeko zikloaren barruan, datorren asteazkenean, apirilaren 14an, Desierto Líquido filma izango da ikusgai aurrez aurre Churruca aretoan, lekua bete arte, eta online (streaming bidez).

Zinta ikusi ondoren, solasaldi bat egingo da, eta honako hauek hartuko dute parte:

  • Alba Azaola eta Daniel Carrasco, Desierto Líquido filmaren zuzendaria
  • Felipe Gómez Isa, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko ikertzailea.

Aurrez aurreko eta online saioetarako izena emateko


Desierto likido (69′) filmaren laburpena

Afrika bereziki aberatsa da arrantza baliabideetan. Ez da kasualitatea Europako enpresa handiek (besteak beste, Espainiakoak) duela 50 urte arte ia ustiatu gabeko ur horietan jarri izana begiak. Administrazio nazionalen eta erakunde transnazionalen (Europar Batasuna, kasu) onespenarekin, itsasontzi handiek lan egiten dute, batzuetan gau eta egun, Afrikako itsas hondoa agortu arte, Europan jada debekatuta dauden arrantza aparailuen erabileran zalantzarik egin gabe (hala nola arrastatzeko eta inguratzeko sareak), eta, kasurik okerrenean, indarrean dauden legeriak hautsi eta legez kanpoko arrantza egiten dute.

Desierto liquido filmak errealitate konplexua erakusten digu, diru kopuru handiak mugitzen dituena, baina, gainera, kontsumitzaile gisa bakoitzaren ardura eskatzen digu.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>