Deusto Business School eta Deusto Business Alumniren Hitzaldi Zikloa

Deusto Business School eta Deusto Business Alumniren Hitzaldi Zikloa
2015/10/14
19:00 – 20:30
Edificio Aranzadi – Aula B1 . Campus Donostia, Mundaiz, 50 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
 
Deusto Business School eta Deusto Business Alumnik erakunde bien artean antolatutako hitzaldi zikloaren lehenengo saioa izan dute. Jardunaldi horietan diziplina desberdinetako irakasle adituek hartuko dute parte eta bazkideentzako interesa duten gaiak landuko dituzte.

Lehenengo hitzaldia Jon Segovia Deusto Business Schooleko irakasleak emango du, eta lan taldeei buruz hitz egingo du, modu kontziente edo ez kontzientean bizitzan zehar nola aldatzen diren aztertuko du. Jardunaldian zehar, aldaketarik ohikoenak identifikatzen ahaleginduko da, horretaz gain, taldeetako liderrak etapa bakoitzean sortzen diren erronkei aurre egiteko hartu behar izaten dituen jarrerak ere azalduko ditu. Betiere kideen diziplina aniztasuna kontuan izanik eta beraz, talde bakoitzaren berezitasuna.

Jon Segovia Industria Ingeniaritzako doktorea da, Enpresen antolaketaren arloan. Biokimikako lizentziatua (EHU), IESEko PPD, Ingurumen-Ingeniaritzako Masterra Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Coaching-eko Europako Eskolako Coacha.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>