#DISRUPTIVE zikloa Besepako Alberto Molpeceres eta Gonzalo Valverderekin

#DISRUPTIVE zikloa Besepako Alberto Molpeceres eta Gonzalo Valverderekin
2016/12/20
18:00 – 20:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Schoolek #DISRUPTIVE zikloa, eztabaida eta ezagutza foro egonkorra, jarri du martxan jakiteko zeintzuk diren esperientzia berritzaile eta arrakastatsuak sektore tradizional batzuetan; esaterako, turismoan, nekazaritzan, merkataritzan edo osasungintzan.  Hiztegiak ematen duen definizioaren arabera, disruptibo terminoa fisikatik dator eta bat-bateko etena eragiten duenari egiten dio erreferentzia. Ekonomia berrian, disruptibo gisa identifikatzen dira baliorik gehien sorrarazten duten ekintzaileen berrikuntzak. Hilero ezagutuko ditugu istorio ekintzaile horiek, goizeko kafea hartu bitartean.

Izen ematea

Alberto Molpeceres

Alberto Molpeceresek beti jakin izan du informatika eta matematika munduan jardun nahi zuela. Orain, 40 urteak beteta, garapenaren munduan ez ezik ekintzailetzan ere esperientzia du. Kodearen sektorean hasi bezain laster, bere proiekturen bati ekiteko gogoa sortu zitzaion, hori MBA batek elikatu zuen. Ia ezustean sortu zuen bere enpresa eta hirugarrena sortzen ari da, Besepa.

Gonzalo Valverde

Beste batzuen enpresetarako salmenta eta eragiketak kudeatzen eman du bere karrera guztia, aldaketa profesional batengatik Espainiako Bankuak arautzen duen ordainketa erakunde batera joan zen ekintzen buru izateko eta bertan ezagutu zuen Alberto Molpeceres. Urte bete igaro ondoren, Besepa sortu zuten eta harrezkero, MBA azkarra zuzentzen du zerotik abiatuta startup bat sortzeari buruz: MVP, programatzaile, inbertsore, eragiketa, arautze eta salmentei buruz.

Besepa

Besepa 2014an sortu zen, enpresa eta erakundeen eta bankuen arteko harremana sinplifikatzeko, kontuan izanik enpresa baten tresna teknologikoak ezin direla izan partikular batek izan ditzakeen berdinak Abiapuntua, beste arlo batzuk garatzeko aurreikusia, zordunketa zuzenak izan dira, sinplifikatu egin zituen eta horrela helbideratze bidezko kobrantza prozesua sinple, garden eta akats gutxiagokoa izatea lortu zuen. Besepa hazten ari da SEPA konplexua egiten zaien enpresa txikiei laguntza ematen die, eta korporazio handiei ere laguntzen die, SEPAra egokitu gabe prozesuak automatizatu behar badituzte, bankuetako terminoak baztertu eta negozioko hizkuntza erabiliz. Bidalketak egin eta kudeatzen behar den denbora asko murrizten du, bereziki atzera botatze eta itzulketen jarraipenekoa. Finantzaketa pribatua du eta Espainiako banku garrantzitsuenekin eragiketak egiteko hitzarmenak, bezeroak beste banku batera joan beharrik ez duelarik.

Argibide gehiagorako:

Irene Pérez
Tel.: 91 577 61 89
Emaila: irene.perez@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>