#DISRUPTIVE zikloa DeciData-ko Gonzalo Artiach eta Iñaki Pertusarekin
Gonzalo Artiach
Gonzalo Artiachek hamarkada bat baino gehiago darama ekintzailetzan, hainbat enpresa sortu ditu eta gaur egun ere aktibo daude eta filialak dituzte Europako hainbat herrialdetan. Horretaz gain, aholkulari independentea eta irakaslea da, sozietate batzuetako aholkularia, eta ELA gaixotasuna dutenen “SiempreAdELAnte” elkartearen sortzailekidea. Aurretik, auditoretzako enpresetan egin zuen lan, besteak beste Deloitte eta Andersen-en. Bazkide sortzailea da Top Performers-en, enpresa horrek hamar urte baino gehiagoko esperientzia du Health&Fitness arloan eta filialak izan ditu Frantzian eta Suitzan. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna da Deustuko Unibertsitateko Komertzialean.
Iñaki Pertusa
Estrategia arloko aholkularitzan 8 urtetik gorako lan esperientzia izan ondoren, 2015ean ekintzailetzara salto egitea erabaki zuen. Enpresetan erabakiak hartzeko modua hobetu nahi zuen teknika analitiko berrietan oinarrituta eta, bere bazkideekin batera, DeciData sortu zuen. Pertusa, gainera, antolatzaile aritzen da DataBeers EAEko datuen komunitatearentzako topagunean, eta han datuen istorioei buruzko eztabaidak izaten dituzte garagardoa hartu bitartean. Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan lizentziatua da Deustuko Unibertsitateko Komertzialean eta IESE Business Schooleko MBA. Irakasle aritu da Deustuko Unibertsitatean, Estrategia eta Berrikuntza gaietan, eta oraintsu Big Data eta paradigma berri hori enpresa munduan aplikatzearekin lotutako gaietan.
DeciData
Datuen azterketa aurreratuan espezializatutako Start-up bat da, enpresako arazo zehatzei aplikatzen zaiena, bezeroek eskura duten informazioa, bai kanpoa, bai barrukoa, negozioari aplikatzeko ezagutza bihurtzen du. Horretarako, arazoa eta beharrezko informazioa zehazten dira, bistaratze eta machine learning soluzioak aplikatzen dira, eta lortutako inpaktua kuantifikatu egiten da. Enpresako lan taldea mistoa eta orekatua da, negozio “itzultzaileak” eta datuen zientzialariak daude, elkarrekin lan egiten dute proiektu bakoitzean eskura duten informazioaren errendimendurik handiena lortzeko. Gainera, nazioarteko aliatuen sare zabala dute, haien zerbitzuak osatzen dituztenak, kanpoko datu iturrietara sarbidea izanik, eta sensórica/IoT eta Big Data arkitekturari buruzko ezagutzarekin. DeciData saritua izan da, nazioarteko 250 parte hartzaileren artean, Euskaltelekin batera garatuko duen Bind 4.0. (Basque Industry 4.0) azelerazio programako start-up batekin. Horretaz gain, Bizkaia Telefónica Open Future ekintzailetza programaren lehen erronka irabazi du, Ormazabal enpresaren transformazio zentroen mantentze zerbitzua hobetzeko erronkarekin.
Argibide gehiagorako:
Irene Pérez
Tel.: 91 577 61 89
Emaila: irene.perez@deusto.es