Ciclo #Disruptive con Manuel Domínguez de la Maza, director general de MAYORAL MODA INFANTIL S.A

Ciclo #Disruptive con Manuel Domínguez de la Maza, director general de MAYORAL MODA INFANTIL S.A
2018/04/24
18:00 – 19:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Deusto Business Schooleko  #Disruptive zikloaren edizio desberdin batera, Top Disruptive izena jarri diogu. Eztabaida foro honetan aurrez aurre ezagutuko ditugu munduko enpresa berritzaileenen esperientziarik iraultzaile eta arrakastatsuenak.  Hiztegiak ematen duen definizioaren arabera, “disruptibo” hitza fisikatik dator eta bat-bateko etena eragiten duenari egiten dio erreferentzia. Ekonomia berrian, disruptibo gisa identifikatzen dira baliorik gehien sorrarazten duten berrikuntzak.

Izen ematea

Manuel Domínguez de la Maza

Manuel Domínguez de la Maza (Malaga, 1965) zuzendaria da MAYORAL MODA INFANTIL S.A. enpresan, Europan haurren modaren industrian liderra den enpresatako batean.

Bere ibilbide profesionala Pepsi Cola Españako Marketin Sailean hasi zuen, 90eko hamarkadako lehenengo urteetan. Ondoren, 1993an, Mayoralen hasi zen, Esportazioko zuzendari modura. Retail enpresako zuzendari egon zen 1999tik 2007ra bitartean, orduan Zuzendari Nagusi izendatu zuten.

Ekonomia Zientzietan graduatu zen Malagako Unibertsitatean, 1998an eta IESEko MBA Programa osatu zuen Bartzelonan, 1991ean. Geroago, New Yorkeko Columbia University-ko Master of Sciencen graduatu zen.

Manuel Dominguezek eskolak ematen ditu retaileko aditu modura, negozio eskola batzuetan, eta Columbia University-ko Familia Enpresako Zentroko Aholku Batzordeko kide da eta San Telmoko Nazioarteko Aholku Batzordekoa ere bai.

Mayoral Haur Moda

Mayoral Haur Moda, Europan haur modako industrian lider diren enpresen artean dago. 1941ean sortu zuten, bulegoak ditu 20 herrialde baino gehigotan eta presentzia komertziala 100 baino gehiagotan. 2017an, 343 milioi euroko fakturazioa izan zuen eta negozioaren %70 estatuko merkatutik kanpokoa izan zen.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>