#Disruptive zikloa Grow.Ly-ko Mireia Badiarekin, DBS Executivek antolatuta
DBS Executivek #Disruptive zikloa antolatu du Grow.Ly-ko Mireia Badiarekin. Deusto Business Schoolek ziklo hau jarri du martxan, jakiteko zeintzuk diren esperientzia berritzaile eta arrakastatsuak sektore tradizional batzuetan, esaterako, turismoan, nekazaritzan, merkataritzan edo osasungintzan. Mireia ICADEko Nazioarteko Enpresa Zientzietako (E-4) goi graduduna eta DCUkoa (Dublin) da. Gaztea izan arren, 3 urteko esperientzia pilatu du lanbidean, enpresa munduaren eta, bereziki, finantza sektorearen zentzua zein den jasotzen. Atzerrian egin zituen urteetan ikusi ahal izan zuen P2P (Crowdlending) maileguen sektorearen garapena, eta Grow.Ly abian jartzea erabaki zuen, Barrabes Internetekin batera, 2013aren hondarretan, eta 2014ko ekainean ekin zion jardunari. Argibide gehiago.