Gabriel Aresti olerkariaren bizitza eta lanari buruzko zikloa

Gabriel Aresti olerkariaren bizitza eta lanari buruzko zikloa
2015/05/25 – 2015/05/26
17:30 – 20:30
 
Maiatzaren 25ean hasiko da Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean Gabriel Arestiren Ondarea Zikloa, Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak antolatuta Gabriel Aresti Kultura elkartearekin batera, eta la Caixako Obra sozialaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.



Gabriel Arestiren Ondarea Zikloarekin ohiko formatu akademikoetatik harago joan eta espazio, denbora eta diziplina ezberdinekin jokatzeko aukera baliatu nahi izan du Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak. Horregatik edukia ez ezik formatu erakargarri, kalitatezko eta berritzaile bat eskaini nahi du Unibertsitatearen eta Bilboko Kultur Eragile garrantzitsuenetarikoa denaren arteko elkarlanaren emaitza modura.

Ekimen honetan, lau begirada ezberdin batuko dituen zikloa osatu da Gabriel Aresti Kultura elkartearen eta Euskal Gaien Institutuaren arteko elkarlanean: Xabier Monasterio idazlea eta Gabriel Aresti Euskaltegiko irakaslea eta Rafa Rueda abeslari eta gitarra-jolearen eskutik Gabriel Arestiren lana eta bizitza hitzaldi musikatua; Josu Bijuesca Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailearekin Nazioaren alegoria Gabriel Arestiren poesian mintegia; Iraia Biteri eta Beñat Aiarza Gabriel Aresti Euskaltegiko Irakasleen eskutik Arestiren Bilbo ibilbide turistikoa eta Miren Agur Meabe idazlearen Nire Arestiar lauburuak DeustoForum itxiera hitzaldia.

Material lagungarri bezala Harri eta Herri poesia liburuaren berrogeita hamargarren urteurreneko edizioa emango zaie Zikloan izena eman duten ikasle guztiei. Bi liburuk osatzen dute argitalpen berria: Arestiren liburua, argitaratu zen bezala batetik, eta 50. Artikulu bilduma izeneko liburua bestetik, zenbait euskaltzainek eta egilek idatziriko artikuluak biltzen dituena.

Informazio gehiago.

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>