Zineforuma: “The hunting Ground”. Unibertsitateetako genero indarkeriari buruzko debatea
Debatean gurekin izango dugu Esther Oliver, Bartzelonako Unibertsitatekoa. Ekitaldi hau antolatuta, debate publikoa ireki dugu bikaintasun zientifiko eta humanoa duten unibertsitateetarako bidea egiten jarraitzeko garrantzia handia duen gai bati buruz.
Esther Oliver Soziologian doktorea da. Bartzelonako Unibertsitateko Soziologia Saileko irakasle agregatua da. Ramón y Cajaleko ikertzailea izan da eta doktoratu ondoko ikertzailea University of Warwick-en (Erresuma Batua), 2006-2008 urteetan, unibertsitateetako genero indarkeriari buruzko ikerketa batean. Irakasle gonbidatua da University Duisburg-Essen-go Europako Masterrean (Alemania). Ikertzaile nagusia izan da Espejismo del ascenso social y socialización de la violencia de género I+G+b proiektuan, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzaturik. Argitalpenen artean, hauek dira aipagarrienak: “Openining schools to (all) women: efforts to overcome gender violence in Spain” (2009) artikuluaren egilekidea; British Journal of Sociology of Education aldizkarian, ISI-JCR-n indexatua, “Zero violence since early childhood” (2014) artikulua; Qualitative Inquiry aldizkarian, ISI-JCR-n indexatua , eta ‘Women’s Choices Shattered: Impact of Gender Violence on Universities”, kapitulua Springer-ek argitaratua Gendered Choices liburuan. Learning, Work, Identities in Lifelong Learning (2011).
Os agradecería muchísimo que se organizara otro pase por la tarde para poder ir.