Zineforuma: “The hunting Ground”. Unibertsitateetako genero indarkeriari buruzko debatea

Zineforuma:
2017/02/03
11:30 – 14:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Otsailaren 3an, Deustuko Unibertsitateak zineforuma antolatu du film honi buruz: The Hunting Ground. Filma AEBko unibertsitateetako sexu-jazarpenari buruzko dokumentala da. Sundanceko Zinemaldian saritu zuten eta AEBetako unibertsitate mugimenduetan oso garrantzitsua izan da, Obamak ere publikoki aintzatetsi zuen.

Debatean gurekin izango dugu Esther Oliver, Bartzelonako Unibertsitatekoa. Ekitaldi hau antolatuta, debate publikoa ireki dugu bikaintasun zientifiko eta humanoa duten unibertsitateetarako bidea egiten jarraitzeko garrantzia handia duen gai bati buruz.

Eman izena hemen

Esther Oliver Soziologian doktorea da. Bartzelonako Unibertsitateko Soziologia Saileko irakasle agregatua da. Ramón y Cajaleko ikertzailea izan da eta doktoratu ondoko ikertzailea University of Warwick-en (Erresuma Batua), 2006-2008 urteetan, unibertsitateetako genero indarkeriari buruzko ikerketa batean. Irakasle gonbidatua da University Duisburg-Essen-go Europako Masterrean (Alemania). Ikertzaile nagusia izan da Espejismo del ascenso social y socialización de la violencia de género  I+G+b proiektuan, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzaturik. Argitalpenen artean, hauek dira aipagarrienak: “Openining schools to (all) women: efforts to overcome gender violence in Spain” (2009) artikuluaren egilekidea; British Journal of Sociology of Education aldizkarian, ISI-JCR-n indexatua, “Zero violence since early childhood” (2014) artikulua; Qualitative Inquiry aldizkarian, ISI-JCR-n indexatua , eta ‘Women’s Choices Shattered: Impact of Gender Violence on Universities”, kapitulua Springer-ek argitaratua Gendered Choices liburuan. Learning, Work, Identities in Lifelong Learning (2011).

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>