Ekintzailetza Korporatiboko Kluba Cotec Fundazioko Ekonomia eta Finantza zuzendari Aleix Ponsekin eta Informazio Jardunaldia PLCE eta PLPEri buruz
Laneko gosari erara antolatuta, 25 parte hartzaile elkartuko dira, enpresa handietako zuzendariak, isilekotasun giroan, berrikuntza irekian euren korporazioaren esperientzia besteei erakusteko.
Gainera, jardunaldia aukera ona izango da PLPE Ekintzailetzako eta Berrikuntzako Lidergo Korporatiboari buruzko Programa eta PLPE Ekintzailetza eta Berrikuntzako Lidergo Publikoari buruzko Programa egiteko interesa dutenek Programako zuzendariarekin hitz egiteko, zalantzak planteatzeko eta beste edizio batzuetako Alumniekin hitz egiteko.
Aleix Pons
Ekonomian lizentziatua da Universitat Pompeu Fabran eta Masterra Ekonomia eta Finantzetan, Espainiako Bankuko Moneta eta Finantza Ikasketen Zentroan (CEMFI). IESEren Kudeaketa Publikorako Lidergo Programa ere egin du. Arlo profesionalari dagokionez, esperientzia du sektore publikoan eta pribatuan. Gobernuko Presidentearen Ekonomia Bulegoan egin zuen lan (2004-2011) postu desberdinetan, besteak beste politika ekonomikoaren saileko zuzendari (2010-2011) . Ondoren, Familia Enpresako Institutuan ikasketa zerbitzuen zuzendari egon zen (2012-2015). 2015eko abendutik, COTEC berrikuntzarako Fundazioko Ekonomia saileko zuzendaria da.
Cotec Fundazioa
Cotec Berrikuntzarako Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da, duen misioa da berrikuntza garapen ekonomiko eta sozialaren motore modura sustatzea. Felipe VI.a erregea da Coteceko Ohorezko Presidentea, 75 erakunde ditu Patronatuan, enpresa pribatuen eta autonomiako eta tokiko administrazioen artean. 2001etik Cotec Italia ere badago, eta 2003tik, Cotec Portugal ere bai. Nazioarteko izaera ematen diote Cotecek sustatzen duen berrikuntzari.
Informazio gehiago PLCEri buruz Informazaio gehiago PLPEri buruz