Ekintzailetza Korporatiboko kluba, Diego Rocha Sacyr-eko Estrategia eta Berrikuntzako zuzendariarekin

Ekintzailetza Korporatiboko kluba, Diego Rocha Sacyr-eko Estrategia eta Berrikuntzako zuzendariarekin
2017/01/25
09:00 – 11:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Deusto Business Schoolen Ekintzailetza Korporatiboko Klubaren beste saio batera. Nazioarteko praktikarik onenen inguruko eztabaida eta ezagutza foro egonkorra da, berrikuntza irekia izenez ezagutzen denaren arlokoa. Ekimenaren helburua da enpresa handien aldaketaren kudeaketa hobea erraztea, ekintzaileen eta berritzaileen laguntzarekin.

Laneko gosari erara antolatuta, 25 parte hartzaile elkartuko dira, enpresa handietako zuzendariak, konfidentzialtasun giroan, euren korporazioak berrikuntza irekian duen esperientzia besteei erakusteko.

Inscripción

Diego Rocha

Sacyr taldeko Estrategia eta Berrikuntzako zuzendari modura, bere erantzukizuna da Sacyr taldeko plan estrategikoa ezartzea eta berrikuntza eredu berria martxan jartzea, berrikuntza irekiari lehentasuna emanda, beste eragile batzuen laguntzarekin (enplegatu, startups, korporazio, etab.). Sacyr taldean sartu baino lehen, karrera profesional luzea zuen, batez ere aholkularitza estrategikoaren arloan eta inbertsio bankuetan. Enpresa Zientzietan lizentziatua da Merkataritzako Goi Eskolan, Reims-en (Frantzia) eta MBA Bartzelonako IESEn

Sacyr-eko Berrikuntza irekiko estrategia

Berrikuntzak negozioetan eragin handiagoa izan dezan helburu izanik, sustatu nahi du egunez egun aplikatzea ideia sortzaileak, hau da, betetasun handia izan dezaketenak bezero, enplegatu, kolaboratzaile eta akziodunen artean. Gainera, kultura berritzailea zabaldu nahi dute erakundean, horretarako bultzatu nahi dituzte langileak eta kolaboratzaileak egunez eguneko gauzak modu desberdinetan egitera, eta aukera zabaldu nahi dute ideia berritzaileak atera eta partekatu daitezen. Sacyr taldeko Estrategiako eta Berrikuntzako arlo nagusiak hauek dira: aplikazio mugikorrak, 3D modelaketa eta Inprimaketa, Robotika eta dronak, adimen artifiziala eta analitika aurreratua, IoT eta Material berriak eta nanoteknologia. Sacyr taldeak lau ekimen talde ditu berrikuntza sustatzeko. 1) Kultura berritzailea sustatzea, 2) Berrikuntza koordinatu eta gobernatzea, 3) Ideia eta joerak dinamizatu eta antzematea, eta 4) Berrikuntza proiektuen kudeaketa modernizatzea.

Informazio gehiagorako:

Irene Pérez

Tel.: 91 577 61 89
Emaila: irene.perez@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>