Ekintzailetza Korporatiboko kluba, 3M-ko Estrella Cabrero eta Fernando Soriarekin

Ekintzailetza Korporatiboko kluba, 3M-ko Estrella Cabrero eta Fernando Soriarekin
2017/03/28
09:00 – 09:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Deusto Business Schoolen DBSko Ekintzailetza Korporatiboko Klubaren saio batera. Nazioarteko praktikarik onenen inguruko eztabaida eta ezagutza foro egonkorra da, berrikuntza ireki izenez ezagutzen denaren arlokoa. Ekimenaren helburua da enpresa handien aldaketaren kudeaketa hobea erraztea, ekintzaileen eta berritzaileen laguntzarekin.

Laneko gosari erara antolatuta, 25 parte hartzaile elkartuko dira, enpresa handietako zuzendariak, isilekotasun giroan, berrikuntza irekian euren korporazioaren esperientzia besteei erakusteko.

Izen ematea

3M

3M oinarri zientifikoa duen konpainia da, 1902an sortua, Milaka produktu adimendun fabrikatzen ditu eta liderrak dira lehiatzen duten merkatu gehienetan: Osasungintza, Bide segurtasuna, Bulegoak, Urratzaileak, Itsasgarriak, etab. Bezeroen benetako beharrei erantzuteko euren teknologiak konbinatzeko duten gaitasunetik datorkie arrakasta. Hori guztia egin dezakete 3M osatzen duten guztiek konpromiso sendoa dutelako munduko pertsona guztien bizitza hobetzeko eta errazago egiteko.

Fernando Soria

3M enpresan 27 urteko ibilbidea du, eta gaur egun bertako Estrategia Plangintza eta 3M-ko Marketin Korporatiboko zuzendaria da, baina hainbat kargu izan ditu konpainiaren barruan. 3Mko kultura berritzailea, eta mundu mailan, sortu zenetik, liderra den enpresaren berrikuntza sarea, inork baino hobeto ezagutzen du eta Berrikuntza sustatzea du helburu nagusi, pertsonen bizitza hobetzeko irtenbide eta produktuak garatzeko. Enpresen Administrazioan lizentziatua da CUNEF-en eta ESCP Europeko MBA du.

Estrella Cabrero

  1. urtetik zuzentzen du 3M Iberiako B+G taldea. Karrera profesionala 3M enpresan hasi zuen Produktuen Ingeniari modura. Europako ikerketako taldeak kudeatu ditu, fabrikazio arloko produktu eta formulazio jasangarrien arlokoak, eta produktu berrien 10 patenteren egilekidea da. 3M Espainian Produktu Berriak Merkaturatzeko Prozesuaren ezarpena lideratu du eta, oraintsu, 3M Berrikuntza Zentroaren proiektua, Madrilen. Ingeniari Tekniko Kimikoa da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>