Ekintzailetza korporatiboko kluba, EYko Jose Luis Perellirekin
Laneko gosari erara antolatuta, 25 parte hartzaile elkartuko dira, enpresa handietako zuzendariak, isilekotasun giroan, berrikuntza irekian euren korporazioaren esperientzia besteei erakusteko.
Oraingo edizioko gonbidatua José Luis Perelli da. José Luis Perelli EY (lehen Ernst & Young) enpresako presidentea da eta 30 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du. EYn hainbat ardura izan ditu eta 2014an Presidente izendatu zuten, kontseilari ordezkari izan ondoren. Bere ibilbidea sektorean hazkunde eta garapen profesionala izan duenaren eredu argia da. Auditore hasi zen lan egiten 90eko hamarkadan, Richmond (AEB) firmaren bulegoan, ondoren, Auditoretza zuzendari kargua hartu zuen Kanariar uharteetan (2000 y 2003 bitartean) eta Ernst & Young-eko bazkide izendatu zuten. EYko presidente berria proiektu handiak kudeatzen duen gaitasun handiagatik da ospetsua, bereziki auditore modura, Industria eta Finantza sektoreko multinazional espainiarretan, nahiz eta bere espezializazio handiena Telekomunikazioen arloan duen. José Luis Perelli Ekonomia Zientzietan lizentziatua da Madrilgo Konplutense Unibertsitatean, Kontu-ikuskatzaileen Erregistro Ofizialeko kide da eta Espainiako Zinpeko Kontu Ikuskatzaileen institutuko kide (ICJCE) ere bai.