Ekintzailetza Korporatiboko Kluba, Marc Segura eta Juan Bachillerrekin (ABB)

Ekintzailetza Korporatiboko Kluba, Marc Segura eta Juan Bachillerrekin (ABB)
2016/12/13
09:00 – 11:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Schoolek DBSko Ekintzailetza Korporatiboko Klubaren saio bat antolatu du. Nazioarteko praktikarik onenen inguruko eztabaida eta ezagutza foro egonkorra da, berrikuntza ireki izenez ezagutzen denaren arlokoa. Ekimenaren helburua da enpresa handien aldaketaren kudeaketa hobea erraztea, ekintzaileen eta berritzaileen laguntzarekin.

Laneko gosari erara antolatuta, 25 parte hartzaile elkartuko dira, enpresa handietako zuzendariak, konfidentzialtasun giroan, berrikuntza irekian euren korporazioaren esperientzia besteei erakusteko.

Izen ematea

ABB lider teknologiko aitzindaria da produktu elektrikoetan, robotika eta zinematikan, automatizazio industrialean eta sare elektrikoetan. Hainbat bezeroren hornitzailea da oinarrizko zerbitzuetako konpainiatan, industrian, garraio eta azpiegituretan, mundu osoan. Berrikuntzan 125 urtetik gorako ibilbidea du, gaur egun ABB industriako digitalizazioaren etorkizuna idazten ari da eta aitzindaria da energia iraultza eta laugarren industria iraultzan ABBk 100 herrialde baino gehiagotan egiten du lan eta 135.000 langile inguru ditu. Espainian 2000 langile inguru ditu eta 700 milioi euro inguruko negozio bolumena.

Marc Segura Industria ingeniaria da Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan. ABBn sartu zen 1998an, robotika unitateko instalazioetan, Global Lead Center de Press Automation-en. Ondoren, Project Manager eta R&D Program eta Operations Manager izan zen, eta ABBko negozio globalaren buru izanik. 2013ko apirilean, Marc Segura zuzendari nagusi izendatu zuten Espainia eta Portugaleko ABBko División Discrete Automation & Motionerako, eta Espainiako ABBko Zuzendaritza Batzordeko kide egin zen.

Juan Bachiller, Industria Ingeniaria da, ICAIn eta Ekonomia Zientzietan lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Gaur egun ABBko zerbitzuen zuzendari nagusia da Espainia eta Portugalerako eta Espainiako ABBko Zuzendaritza Batzordeko kide. ABBn egiten du lan 1998tik eta azken 4 urteotan nazioarteko erantzukizunak izan ditu taldean, arduraduna izan da Mediterraneo aldeko zerbitzuan eta Zuzendaritza Batzordean, 2015eko hasiera arte. ABBn sartu baino lehen, Espainiako Red Eléctrican, Endesan eta Empresarios Agrupados erakundean aritu zen.

Informazio gehiago:
Irene Pérez
Tel.: 91 577 61 89
Emaila: irene.perez@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>