Ekintzailetza Korporatiboko Kluba Miguel Arias KPMG Impulsa-ko bazkide arduradunarekin

Ekintzailetza Korporatiboko Kluba Miguel Arias KPMG Impulsa-ko bazkide arduradunarekin
2017/05/23
09:00 – 11:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Deusto Business Schooleko DBSko Ekintzailetza Korporatiboko Klubaren saio berri batera. Nazioarteko praktikarik onenen inguruko eztabaida eta ezagutza foro egonkorra da, berrikuntza ireki izenez ezagutzen denaren arlokoa. Ekimenaren helburua da enpresa handien aldaketaren kudeaketa hobea erraztea, ekintzaileen eta berritzaileen laguntzarekin.

Laneko gosari erara antolatuta, 25 parte hartzaile elkartuko dira, enpresa handietako zuzendariak, isilekotasun giroan, berrikuntza irekian euren korporazioaren esperientzia besteei erakusteko.

Izen ematea

Miguel Arias

KPMG Impulsa proiektuaren bazkide arduraduna da, helburu du KPMG proiektuko offering-aren garapena egitea enpresa txikirantz, horretarako kudeatzaile pertsonala eskura jarrita teknologia berrien bidez. Outsourcing & Compliance eta Peoples Services-en bazkide arduraduna da Espainian. KPMG Compliance Management Services-eko praktikaren Steering Committee-ko kidea da, esperientzia zabala du lan, fiskalitate eta kontabilitate arloko kudeaketan, bai enpresa nazionaletan, bai nazioartekoetan. Miguel, 1991n sartu zen KPMG proiektuan, eta ibilbide guztian garatu eta ezarri ditu Espainian sortutako proiektu globalak, hain zuzen ere KPMG-K zerbitzu fiskal, kontable, laboralak eta atzerriko aholkularitza fiskala ematea erabaki duten multinazionalenak. Era berean, Miguelek esperientzia handia du nazioarteko mugikortasuneko eta atzerriratze prozesuko proiektuak lideratzen, bai bertoko konpainiatan, bai nazioartekoetan. Abokatuen bulegoetan jarduera duten Espainiako ekonomialaririk onenetarikoen zerrendan du EsBest Lawyer-ek Miguel Arias 2010etik.

KPMG Impulsa
KPMGk 2017ko maiatzean atera du ofizialki Espainian “KPMG Impulsa”, negozio bide berria, Espainian enpresa mikro eta txikien lehiakortasuna hobetzera bideraturik dagoena. Kontabilitate, fiskalitate, nomina, zerbitzu merkantil eta balio erantsia duten beste zerbitzu batzuen kudeaketaren bidez, kudeatzaile espezializatu baten arreta pertsonalizatua erabiltzen dute. Plataforma teknologiko aurreratu baten laguntzarekin, KPMG Impulsak tresna azeleratzaile posizioa du eta Espainiako enpresa mikro eta txikiei lagunduko die eraldaketa digitalerako bidean, zerbitzu azkar eta eraginkor modura, negozioaren kudeaketa hobetzeko, eta negozioren hazkundean zentratzeko. KPMG Impulsa zerbitzu aitzindaria da Espainian, nahiz eta firma horrek badituen antzeko eskaintzak beste merkatu batzuetan, hala nola, Erresuma Batuan, Australian eta Zelanda Berrian. 1.500.000 konpainiatako bezero potentzial batzuei zuzenduta dago, enpresa horiek 10 milioi euroko fakturaziotik beherakoak eta 50 enplegatu baino gutxiagokoak dira.

Informazio gehiago:
Irene Pérez
Tel.: 91 577 61 89
Posta elektronikoa: irene.perez@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

2 iruzkinak

  1. Buenos días,

    Necesito saber el coste de esta ponencia.

    Quedo a la espera de su pronta respuesta.

    Un cordial saludo.

    1. Buenos días Alexandra,

      Esta ponencia es gratuita. Lo único le aconsejamos realizar la inscripción cuanto antes ya que las plazas son limitadas.

      Le envío el enlace de inscripción: http://bit.ly/2pS8M9f

      Gracias por contactar con Deusto Business School

      Saludos cordiales

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>