Hitzaldia |Europar Batasuna, etorkizuneko estrategiaren gako
Europa mailan hartzen diren erabakiek jarduera sozioekonomikoaren agendan eragiten dute. Eragin hori agerikoa eta ukigarria da gaur egun, eta funtsezkoa izango da sektore guztietako enpresen eta erakundeen etorkizuneko estrategia ehuntzeko epe labur, ertain eta luzean.
EBren lehentasunezko ekintza nagusiak sakon eta modu integralean ezagutzeko, Deusto Business Schoolek “La Unión Europea, clave en la estrategia de futuro” hitzaldira gonbidatzen zaitu. Hizlariak izango dira Borja Sémper, EYko Erakunde Harremanetarako zuzendaria eta Susana del Rio Europar Batasunaren Programa Integraleko zuzendaria.
Hitzordua ekainaren 22an izango da, 18:00etan, Madrilgo egoitzan (C/Castelló 76), eta Europar Batasuneko Programa Integralaren barrukoa da
Informazio gehiago:
Irene Pérez
Emaila: irene.perez@deusto.es
Tel.: 91 577 61 89 7008