Pitch & Media ikastaroa: Komunikazio trebetasunak kudeatzaileentzat

Pitch & Media ikastaroa: Komunikazio trebetasunak kudeatzaileentzat
2015/04/27 – 2015/04/29
16:00 – 20:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Jendaurrean hitz egiteko trebetasunik ez izateagatik ondorio kaltegarriak izan daitezke, esaterako, bezero bat edo lan egiteko aukera bat galtzea, finantziazioa ez lortzea edo norbere edo enpresaren irudi desegokia transmititzea.

Story Telling eta el Elevator Pitch tekniken bidez lehenengo saioetatik lortzen dira emaitzak. Ikastaroa komunikatzeko trebetasunak landu nahi dituzten ekintzaile kudeatzaile eta lan bila ari diren profesionalentzat da.

Gainera ikastaroan hedabideetan, irratia eta telebistan, ondo moldatzen ere ikasten da profesionalen laguntzarekin.

Apirilaren 27, 28 eta 29ko saioak Madrileko Deusto Business Schooleko egoitzan izango dira. Han jendaurreko aurkezpenak egiteko teknika eraginkorrak ezagutu eta praktikatuko dira Iñaki Ortegarekin. Horretarako, Elevator Pitch, Battle Deck, Pipeline eta Story Telling teknikak erabiliko dira. Gainera ikasleak bideoz grabatuko dira eta ikusi egingo dituzten beren saioak.

Apirilaren 29ko klaseak COPEren Instalazioetan izango dira (Gestiona Radio eta Gestiona TV-ko solasaldian parte hartuko dute), Juanma Romero TVEko kazetari ezagunak elkarrizketatuko ditu eta berarekin irratia eta telebistaren zirrikituak ezagutuko dituzte.

Informazio gehiago

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Iruzkin bat

  1. Interesada en el curso de habilidades de comunicación para directivos. Por favor enviarme programa, precio y formulario de inscripción.
    Gracias

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>