DBA Afterwork Mercules-en jabekide Alejandra O´Shearekin

DBA Afterwork Mercules-en jabekide Alejandra O´Shearekin
2025/06/12
19:30 – 21:30
Colombo jatetxea. Rodríguez Arias, 32 – 48011 Bilbao
 
Deusto Business Alumnik Bilbon, Kutxabankekin batera, DBA Afterwork-en parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Oraingoan, Alejandra O Shea izango dugu,Merculesenjabekidea, “De la estabilidad de la banca al reto de emprender: decisiones que cambian tu carrera y tu vida” izeneko hitzaldiarekin.

Berak kontatuko digu, unibertsitatea amaitzean, ibilbide profesionala aukeratzea ez dela beti erraza izaten. Hitzaldian azalduko digu, planifikatu gabe, 10 urtez inbertsio bankuan egon ondoren, mundu hori uztea erabaki zuela bere enpresa sortzeko, Mercules.

Karrera hasieran erabakiak hartzeari, ustekabeko birei eta ekintzailetzaren funtsezko ikaskuntzei buruzko esperientzia partekatuko du. Bere ikuspuntutik, negozio propio batek dakartzan erronka eta aukerez eta horiei aurre egiteko moduaz ere hitz egingo digu.

Horrez gain, bidean pilatu dituen ikaskuntzak, egin dituen akatsak eta bere proiektua muntatu nahi duen norbaiti emango lizkiokeen gomendioak kontatuko ditu.

SpendIn aldizkaria gure partner mediatikoaren laguntza izango dugu.

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude