DBA Afterwork, Bilboko Athletic Clubeko zuzendaritza batzordeko emakumeekin

DBA Afterwork, Bilboko Athletic Clubeko zuzendaritza batzordeko emakumeekin
2023/09/19
19:30 – 21:00
Sala BBK. Gran Vía de Don Diego López de Haro, 19-21, 48001 Bilbo, Bizkaia
 
Irailaren 19an, Deusto Business Alumnik DBA Afterwork egingo du Bilboko BBK Aretoan, Athletic Clubeko zuzendaritza batzordeko kide diren emakume guztiekin, “Liderazgo femenino empresarial” izenburupean. Kutxabank finantza erakundearekin elkarlanean antolatutako ekitaldia da.

Bertan izango dira lehendakariordea, Nerea Ortiz, BC3 Basque Centre for Climate Change-ko gerentea; Laura Ruiz de Azua, Arroyabe Kontserben zuzendari komertziala; Ana Díez, Management Solutions-eko bazkidea; Ainhoa Iza, Savage Culture-ko zuzendari nagusia; Goizalde Santamarina, IMH Campus aholkularitza arloko prestakuntza eta garapen arduraduna, eta Garazi Unibaso, Albacora Taldeko sistemen arduraduna.

Ekitaldian zehar, Asier Añibarro Deusto Business Alumniko komunikazio zuzendariak moderatuko du eztabaida. Hainbat gai jorratuko dira: emakumeen lidergoak gizartearen esparru guztietan duen garrantzia, pertzepzioa eta aukerak, parte-hartzea bultzatzeko oztopo eta estrategia eraginkorrak, zuzendaritza taldeak eta genero aniztasuna…

Oraingoan, bukatutakoan koktela izango dugu, eta parte hartzaile guztiekin lasaiago hitz egin ahal izango dugu. Gure partner mediatikoaren estaldura ere izango dugu, Spendin aldizkaria.

 

Izena emateko

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>