DBA Afterwork Donostian

DBA Afterwork Donostian
2015/11/05
19:30 – 21:30
Sala Z – Tabakalera. Duque de Mandas, 52 20012 San Sebastián
 
Deusto Business Alumni elkarteak beste DBA Afterwork bat antolatu du, oraingoan, Donostian eta eraikin enblematikoa batean, Tabakalerako Z aretoan, 19:00etatik aurrera. Ikasle ohiek ondo pasatzeko ekintzak egongo dira: networkinga, ponentzia labur bat, catering bikaina, musika DJ batekin… Ezin duzu aukera hori galdu. Hori guztia Kutxabanken lankidetzarekin.
Oraingoan, hitzaldia Xabier Berzosak (1999ko promozioa) emango du, Loreak filmeko produktoreak. Aurkezpenak egindakoan, DBA Afterwork ekitaldi atseginaz gozatzeko aukera izango dugu, Donostiako leku bikain batean, Tabakaleran. Girotzeko musika ere izango dugu, oraingoan Eduardo Bengoa DJrekin. Forbes aldizkariak, partner mediatiko modura, zabalkundean lagunduko digu eta bere eskaintza editorialaren berri emango digu. Cateringa ere izango dugu: Castillo de Cuzcurrita, La Salve garagardoa, Sushi Artist, Coca Cola… Gainera, gurekin egongo da Miraparty.com eta bere photocalla, eta aukera eskainiko digute inprimatutako oroigarria eramateko, Deusto Business Schooleko ikasle ohiekin batera igarotako egun horretatik.
Lana amaitzen dugunerako aisia une bat da, eta agendan apuntatzeko hitzordua, 2015eko azaroaren 5ean, Tabakalerako Z aretoan.

 Informazio gehiago jaso eta izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>