Deustalks, Loop New Business Models-eko kontseilari delegatua Antonio Flores-ekin

Deustalks, Loop New Business Models-eko kontseilari delegatua Antonio Flores-ekin
2019/03/21
19:30 – 21:00
Sede Deusto Business School. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Alumnik gonbidapena egiten dizu hitzaldi honetan parte hartzeko: Open Innovation: diversificación corporativa a través de la gestión del conocimiento. Hizlaria Antonio Flores izango da,  Loop New Business Models-eko kontseilari delegatua. Ekitaldia Madrilen hilero egiten den Deustalks zikloaren barrukoa da.

Negozioaren dibertsifikazio estrategikoa gero eta azkarragoa eta beharrezkoagoa da enpresen iraupenerako eta hazkunderako.

Enpresan nolako jakintza dagoen ulertzea eginkizun zaila izaten da. Batetik, negozioari aplikatutako ezagutza egon liteke, eta gerta liteke ez konturatzea nolako balio potentziala eduki dezakeen beste testuinguru eta sektore batean aplikatuz gero. Ildo horri jarraiturik, ezagutza “lo” egon liteke, esaterako bezeroen ohiturak edo hornitzaileen gaitasunak ondo ezagutzea, baina egituraturik ez izatea, eta horrek balio potentzial handia du negozioaren hazkunde inorganikoa sustatzeko.
Bestalde, askotan merkatuan lehiakor izaten jarraitzeko ezagutza berria nahi izaten da, baina enpresaren barruan ez da egoten eraginkortasunez garatzeko gaitasunik.
Kasu batean, zein bestean, ezagutza kanporatzeko eta inportatzeko lana egiteko, kudeaketa estrategikoa behar da, malgutasuna, eraginkortasuna abiadura irabazteko dibertsifikazio eta hazkuntza prozesuan.
Saio honetan, proposamena egingo dugu aztertzeko nola ekartzen den balio estrategikoa enpresara berrikuntza irekiaren bitartez eta nola diren horren elikagai ideia, ezagutza eta teknologia onenak, dauden lekuan daudela, enpresaren barruan zein kanpoan.
Helburua, besteak beste, galdera hauei erantzutea da:
– Zergatik da ezagutza, berez, balio unitatea?
– Nola laguntzen du ezagutzaren kudeaketak enpresaren dibertsifikazio eta garapenean?
– Nola prestatuko dut nire konpainia Berrikuntza Irekia garatzeko?

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>