Deustalks Gema Monedero eta José Antonio García Ackermann International-eko bazkide-zuzendariekin

Deustalks Gema Monedero eta José Antonio García Ackermann International-eko bazkide-zuzendariekin
2018/02/15
19:30 – 21:30
Sede de Deusto Business School en Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Alumnik atsegin handiz gonbidatzen zaitu otsailaren 15ean, asteartea, izango den Deustalks-era. Ekitaldia Madrilgo Deusto Business Schoolen izango da. Oraingoan, gurekin izango ditugu Gema Monedero eta José Antonio García, Ackermann Internationaleko bazkide zuzendariak. Hitzaldi hau eskainiko dute: Experiencia de candidato y empleado, palancas de éxito en la gestión del talento.

Badakizu hautaketa prozesuetako hautagaien %60ak adierazten duela esperientzia txarren bat izan duela? Eta enplegua duten profesionalen %60ak dio ez dela behar bezala baloratuta sentitzen oraingo lanean, eta aukera profesional berriak aurkitzeko prest dagoela. Hautagai eta enplegatu esperientzia kudeaketako faktore kritikoak dira, ez bakarrik talentuaren ikuspuntutik, baizik eta enpresen erreputazio, iraunkortasun eta arrakastaren ikuspuntutik, disrupzio, gardentasun eta dinamismo handiko une honetako testuinguruan.

Hitzaldi honetan, Gema Monedero eta José Antonio García hizlariek, gakoak emango dizkigute gure hautagaien eta enplegatuen esperientzia diseinatu, zaindu eta hobetzeko.

Aurkezpena eta galderen txanda amaitzean, koktela eskainiko da hallean.

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>