Deustalks, Nerea Burgoarekin, giza baliabideak, komunikazioa eta antolamenduko zuzendaria da ULMA Piping-en

Deustalks, Nerea Burgoarekin, giza baliabideak, komunikazioa eta antolamenduko zuzendaria da ULMA Piping-en
2018/09/20
19:30 – 21:00
Sede Deusto Business School. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Alumnik atsegin handiz gonbidatzen zaitu Deustalksera, gurekin izango dugu Nerea Burgoa, ULMA Piping-eko giza baliabide, komunikazio eta antolamenduko zuzendaria. Ekitaldia Madrilen izango da, irailaren 20an, 19:30etik aurrera, eraldaketa digitala eta horrek duen inplikazioa pertsonen kudeaketan.

 

Gainera, gurekin lankidetzan arituko da Myriam Artola, Muxote Potolo Bateko sortzailea eta visual thinking bat egingo digu zuzenean han sortzen diren edukiei buruz.

 

Lan egiteko modua aldatu egin da eta aldatzen jarraituko du, eta enpresetako giza baliabideen saila da eraldaketa horren buru.

 

Testuinguru berri honetan, talentua erakarri eta eustea lehentasunetako bat izan behar da ekosistema digital berrian lehiakorrak izan nahi duten konpainietan.

 

Pertsonen kudeaketa sailetako arduradunek barneratu egin behar dituzte eraldaketa digital horren inplikazioak eta beharrak, jakin egin behar dute zer dakarren konpainiaren barruan eta ezagutu eta erabaki egin behar dute zein gaitasun eta trebetasun izan behar diren egituraren zutabe. Baliteke trebetasun eta gaitasun horiek erabat berriak izatea enpresarentzat, beste garai batzuetan garrantzia izan eta, orain, ezinbestekoak izatea.
Pertsonen kudeaketa sailetan, prestatu egin behar dugu aldaketa digitala lideratzeko.

 

Ekitaldiaren amaieran mokadua hartuko dugu, Madrilgo Deusto Business Schoolen egoitzan.

 

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>