Deustalks-en hitzaldia: “Redes sociales y pymes: Un nuevo escenario social”

Deustalks-en hitzaldia:
2015/05/28
19:30 – 21:00
Sede Deusto Business School en Madrid . C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Alumni DBAk, Deustalks zikloaren barruan, hitzaldia antolatu du Madrilen, oraingoan izenburua da: “Redes sociales y pymes: Un nuevo escenario social”. Sare sozialek rol berria hartu dute enpresa munduan. Edozein negoziotarako, ezinbestekoa da unibertso sozialean modu estrategikoan egotea eta etengabe eguneratzea. QDQ mediako adituek eszenatoki berri hauek ulertzen lagunduko digute eta azalduko dute nola atera etekin gehien.

Jose Luis Alonsok, QDQ mediako Estrategia Digitaleko Arduradunak, gaur egun estatuan dagoen panorama digitalaren ikuspegi orokorra eskainiko du. Atalez atal aztertuko ditu sare bakoitzaren tipologia eta berezitasunak, erabiltzaileen kontsumo ohiturak eta jokaerak eta marketinerako tresna moduan duen potentziala. Borja Aláez, QDQko mediako Sozial Media Marketina, bertan izango da eta komunikazio formula berriak aztertuko ditu, eskenatoki dinamiko honetan: enpresa eta bezeroaren eginkizunak bat egin eta joko arau berriak ezartzen dira. Azalduko du nolako gorabeherak izaten dituen egunez egun negozio batek sare sozialetan eta nola jokatu behar den enpresek ebatzi behar dituzten egoeretan. Helburua da ezagutzea zeintzuk diren presentzia sozial egokia izateko tresnak eta zeintzuk diren gakoak marka batek online duen ospea hobetzeko.

Izena emateko…

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>