Deustun izango da Amnistía Internacionalen 42. Batzar Nagusi Federala
2016/04/23 – 2016/04/24
Campus Bilbao
Amnistía Internacional erakundeak urteroko bilera Bilboko campusean egingo du, apirilaren 23an eta 24an. 42. Batzar Nagusi Federalean, debatea egongo da Espainiako eta munduko giza eskubideen egoerari buruz, eta erakundearen hurrengo helburuak zeintzuk diren erabakiko da. Erakundeko bazkideen urteroko bilera horretan, urtean zehar egindako lana aztertuko dute. Era berean, gobernuko organo desberdinetako karguak berritu edo aukeratuko dira.
Gainera, apirilaren 23an, 20:30ean, ekitaldi publikoa izango da Arriaga antzokiaren plazan.