DeustoForum. Gemma Galdon: “Los retos éticos ante la Inteligencia Artificial”
Adimen Artifizialari buruz etikoki pentsatzeak esan nahi du ez bakarrik izaeraz eta eragin positibo edo negatiboaren irismenaz galdetzea. Ez da soilik aukeren eta mehatxuen arteko oreka kontua, arriskuen eta aukeren artekoa baizik.
Hausnarketa etikoak eskatzen du Justiziaren etorkizuna ez galtzea, hasiera-hasieratik galdetzen baitigu nori eta nola eragingo dion, batez ere kontuan hartuta adimen artifizialean oinarritutako garapenak sartzeak (izan ere, dagoeneko egon badaude) eragin ditzakeen aldaketen irismena eta sartze-abiadura.
Adimen artifiziala gure bizitzan sartzea saihestezintzat har daitekeen fenomenoa da, baina inola ere ez dugu gobernaezintzat hartu behar.
Hizlaria: Gemma Galdon Clavell doktorea, zuzendari exekutiboa Eticas Research & Consulting-en.
Moderatzailea: Pedro M. Sasia doktorea, Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroko transferentziako arduraduna. Deustuko Unibertsitatea