DeustoForum. Javier Ormazabal: “Empresa y familia”. BBVA zikloa

DeustoForum. Javier Ormazabal:
2015/10/19
09:00 – 10:30
Faculty Club-a. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Familia-enpresa hain dago lotuta gure bizitza ekonomiko eta sozialera, ia ez gara konturatzen gure inguruan dugula, munduan ohikoena den eredua izan arren. Enpresa mota horretan, jabetzaren zatirik nagusiena familia bereko kideei ematen zaie, eta jabeetariko bat edo batzuk zuzendaritzako kide edo administrazio kontseiluko kide izan ohi dira. Familiako izate horrek dakar, gainera, enpresa etorkizuneko belaunaldiei arrakastaz transmititzeko asmo sendoa. Zein da enpresa mota horien egoera, gaur egun? Zein erronkari egin behar diete aurre euren enpresa eta familia balioen nortasuna mantentzeko?

Datorren astelehenean, urriaren 19an, Velatiako presidente Javier Ormazabalek aztertuko ditu gai horiek BBVAren “Enpresa eta banku arduratsuak” zikloaren barruko kafe-solasaldian eskainiko duen “Empresa y Familia” hitzaldian. Ondoren, solasaldirako tartea hartuko du entzuleekin.

Leku kopuru mugatua. Etortzekoa bazara, mesedez, adierazi hurrengo formularioa betez.

Informazio gehiago: 944 139 020

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>