DeustoForum. Siento, luego existo. El poder de las emociones en nuestras vidas
Zer sentitzen dugun identifikatzen eta kudeatzen jakitea, elkar ezagutzen eta gure hazkunde pertsonal eta profesionala bultzatzen laguntzeaz gain, funtsezkoa da taldeen eta erakundeen kudeaketa optimorako, eta interes partikularren edo politiko edo ekonomikoen ondorioz izan daitezkeen jarrera manipulatzaileetatik babesten gaitu.
Guzti hori dela eta, DeustoForumen topaketa honek agerian jarriko du Adimen Emozionalak gure ongizate emozionala eta mentala hobetzeko duen ahalmena, bai maila indibidualean, bai kolektiboan.
Hizlaria:
Pablo Fernández Berrocal. Malagako Unibertsitateko Psikologiako katedraduna, Emozioen Laborategiaren eta Adimen Emozionaleko Masterraren zuzendaria eta sortzailea.
Moderatzailea:
Ana Estévez. Psikologiako doktorea. Deustuko Unibertsitateko Osasun Psikologia Orokorreko Masterreko irakaslea eta zuzendaria.