Epilepsiaren nazioarteko eguna: Jardunaldi dibulgatiboa, gaixotasunaren tratamendu terapeutikoari buruz

Epilepsiaren nazioarteko eguna: Jardunaldi dibulgatiboa, gaixotasunaren tratamendu terapeutikoari buruz
2018/02/12
17:30 – 19:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Otsailaren 12an, Epilepsiaren Nazioarteko Eguna da. Munduko hainbat lekutan egingo dira gaixotasun hori ezagutzera emateko jarduerak, zabalkunde txikia izan duelako betidanik, “gaixotasun ikustezina” esan dakioke.

Hori dela eta Bizkaiko Epilepsiaren Elkarteak eta Wolf-Hirschhorn Sindromearen Elkarteak, Deustuko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko Neuro-e-Motion taldearekin lankidetzan, bi jarduera antolatu dituzte gaixotasuna ikusgarriago egiteko eta gaixoen eta euren familien bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin.

Lehenengo ekitaldia otsailaren 12an izango da, goizez, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko sarrera nagusian, han informazioa mahaia egongo da bertara joan nahi duten guztientzat. Mahaian bi elkarteetako boluntarioak egongo dira harrera egiteko bertara joaten direnei.

Arratsaldez, 17:30ean, Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan, dibulgazio jardunaldia egongo da: “Epilepsia tratatzeko terapiak”, gaixotasunaren bi arlo tratatuko dira:

  • Kannabinoideak epilepsiaren tratamenduan, Bartzelonako Kalapa Klinikak emango du.
  • Epilepsia dutenen eta familiakoen laguntza psikologikoa. ABEPIko Ignacio Payo psikologoak eskainiko du, Deustuko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko profesionalen laguntzarekin.

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>