Odol ematea

Odol ematea
2018/05/09
09:30 – 17:30
Tokiski. Camino de Mundaiz, 50 20012 San Sebastián
 
Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako 4. mailako marketin espezialitateko ikasleek komunikazio kanpaina bat jarri dute martxan, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin elkarlanean, gipuzkoar gizartea eta unibertsitateko elkartea ohartarazteko odola ematearen garrantziaz.

Helburua bikoitza da, batetik, 125 odol-emate lortzea bi egunetan; eta, bestetik, epe luzerako odol-emaileak lortzea, etorkizun hurbilean gipuzkoarrak hornitzeko adina odol-erreserba ziurtatzeko. Maiatzaren 9an eta 10ean eman ahal izango da odola, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean; asteazkenean, 09:30etik 17:30era, eta ostegunean, 09:30etik 13:30era, Innoguneko Tokiski aretoan. Aurten, berrikuntza bat dago, interesa dutenek aukera izango dute hitzordua hartzeko berariaz prestatutako “Doodle” bidez, helbide honetan:
https://doodle.com/poll/uz53pinepyegamg6

 

“Ematen duzun odolak ahalmena du” eslogana erabilita, unibertsitateko elkartea bultzatu nahi dute odola ematera eta aldizkako emaileak ere lortu nahi dituzte. Helburuen artean dago, gainera, bi egunetan 125 donaziotara heltzea, eta emailearen eta hartzailearen arteko harremana sendotzea. Argi utzi nahi dute, mezuen bidez, ezinbestekoa dela odola ematea beste pertsona batzuk bizi daitezen. Komunikazio kanpainaren barruan sartzen dira gizarte sareak (Facebook eta Instagram “hashtag”: #aprovechatupoder #erabilizureboterea), informazio kartelak, pegatinak, posta elektronikoko mezuak, etab. Horretarako guztirako, mezu positiboak erabiliko dira.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>