Gasteizen: Deusto Business Alumniren Topaketak, Pedro Luis Uriarte Ekonomia, Enpresa eta Estrategiako presidente exekutiboa
Topaketa hiru ekitalditan egingo da, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, azaroaren 16, 17 eta 18an, hurrenez hurren.
Autoreak azalduko du bere liburuan Ekonomia Itunaren erregimen pribatiboaren analisia egiten duela ikuspegi pertsonaletik, 1981eko Ekonomia Itunaren Negoziazio Batzordeko Presidente gisa izandako esperientziatik eta ondorengo hausnarketetatik abiatuta.
Liburuan, Ekonomia Itunaren iragan, orainaldi eta etorkizunaren azterketa sakona egiten du, hainbat kontu aztertzen ditu, haren defentsa egiten du eta hainbat erreferentzia, datu eta irizpide ematen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna hobeto ezagutzeko; arlo pertsonal, ekonomiko eta sozialean egiten duen ekarpena balioesteko eta haren defentsa eta hobekuntza beharrezko direla sinestarazteko, etorkizun hobea lortzeko gako modura.