Gasteizen: Deusto Business Alumniren Topaketak, Pedro Luis Uriarte Ekonomia, Enpresa eta Estrategiako presidente exekutiboa

Gasteizen: Deusto Business Alumniren Topaketak, Pedro Luis Uriarte Ekonomia, Enpresa eta Estrategiako presidente exekutiboa
2015/11/18
09:00 – 10:30
Hotel Silken Ciudad de Vitoria. Portal de Castilla, 8 01008 Vitoria
 
Azaroan ospatuko da Deusto Business Alumniren Topaketa, bertan izango da Pedro Luis Uriarte (1966ko promozioa), Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Enpresa eta Estrategiako presidentea eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburua izan zena, besteak beste, 1980tik 1984ra bitartean eta ibilbide profesional zabala duena. Ekitaldian bere liburua aurkeztuko du El Concierto Económico vasco: una visión personal. PwC aritu da lankidetzan.

Topaketa hiru ekitalditan egingo da, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, azaroaren 16, 17 eta 18an, hurrenez hurren.

Autoreak azalduko du bere liburuan Ekonomia Itunaren erregimen pribatiboaren analisia egiten duela ikuspegi pertsonaletik, 1981eko Ekonomia Itunaren Negoziazio Batzordeko Presidente gisa izandako esperientziatik eta ondorengo hausnarketetatik abiatuta.

Liburuan, Ekonomia Itunaren iragan, orainaldi eta etorkizunaren azterketa sakona egiten du, hainbat kontu aztertzen ditu, haren defentsa egiten du eta hainbat erreferentzia, datu eta irizpide ematen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna hobeto ezagutzeko; arlo pertsonal, ekonomiko eta sozialean egiten duen ekarpena balioesteko eta haren defentsa eta hobekuntza beharrezko direla sinestarazteko, etorkizun hobea lortzeko gako modura.

Informazio gehiago jaso eta izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>