Topaketa SVP, Novartis Internacional-eko Jesús Poncerekin

Encuentro con Jesús Ponce, SVP, Novartis Internacional
2026/06/24
09:00 - 10:30
IIBZ
Gehitu Google Calendarrera

 

Ekainaren 24an, Deusto Business Alumnik topaketa bat izango du Bilbon Jesús Poncerekin, SVP, Novartis Internacional-ekoarekin, Agirre Bizkaitar Fundazioaren eta Deusto Business Schoolen laguntzarekin. Izenburua hauxe izango da:  "Liderar con propósito, en una multinacional global en la industria farmacéutica: aprendizajes desde Novartis".

Hitzaldia aukera ona izango da bizitza eta lidergoko ikaskuntzak partekatzeko, Jesúsen historia pertsonal eta profesionala gogoan harturik, eta industria farmazeutikoaren funtsezko alderdiak erakusteko. Industria farmazeutikoak funtsezko papera betetzen du gizartean, ekonomia eta osasun arloetan. Etengabeko eboluzioan dago sektorea eta egitura aldaketa ugari ditu; joera berri ugari azaltzen dira gure osasunaren eta gure gizartearen etorkizuna markatu eta baldintzatuko dutenak. Jesúsek Novartisen dituen eraldaketa eta inpaktuko esperientziak partekatuko ditu, Novartisen izan duen esperientzia zabalaren barruan. Aukera aparta da bestelako hausnarketak eta nazioarteko karreran izan dituen ikaskuntzak partekatzeko ere.

Eztabaida Patricia Arratibelek moderatuko du, Health Executive Education-eko zuzendariak.

Izena emateko...

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude